Berriak Segurtasuna
Eu

Dekretua, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena. (2014-02-11(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko otsailak 11

LABURPENA

JENDAURREKO IKUSKIZUNEN ORDUTEGIAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETUAREN ALDAKETA ONARTU DUTE

Udalek arautzen dituzten ikuskizunak arinago eta errazago izapidetzeko

Gobernu Kontseiluak Euskadiko jendaurreko ikuskizunen ordutegiak arautzen dituen Dekretua aldatzea onartu du gaur. Arauan sartutako aldaketen helburua euskal udalek baimentzen eta arautzen dituzten ikuskizunak arrazago izapidetzea da.

Eusko Jaurlaritzak 1997ko jatorrizko Dekretuari, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomi Elkartearen eremuan ezartzen dituenari, egiten dion hirugarren aldaketa izan da.

Azkeneko aldaketa 2012an egin zion, eta arau hau ordutegiak arautzeko tresna eraginkortzat jo zuen. Nolanahi ere, aplikazio praktikoaren esperientziak aldaketa txiki batzuk egiteko beharra mahaigaineratu du. Aldaketokin, bada, eraginkortasun handiagoa izango dute udalek ordutegia aplikatzeko mekanismoek.

Ildo horretatik, neurri zehatzetara etorrita, gaur onartutako aldaketak, batetik, udalek onartu behar zuten urteko egutegia ezabatu du, ordutegi bereziak baimentzeko malgutasun handiagoa ezarriz, eta, bestetik, udal-agintaritzek eskatzen diren ordutegi-handitzeak ebazteko duten epea malgutu du.

Dekretuaren aldaketak Batzorde Juridiko Aholkulariaren eta Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Kontseiluaren aurretiko onarpena du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau