Berriak Lehendakaritza
Eu

Dekretua, "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea" aitorpena arautzen duena. (2014-02-11(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko otsailak 11

LABURPENA

"EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LANKIDETZA ERAKUNDEA" AITORPENA ARAUTU DA

Gobernu Kontseiluak "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea" aitorpena arautzen duen dekretua onartu du. Aitorpen hau 1994an sortu zen eta Emakundek-Emakumearen Euskal erakundeak eman die euren antolakuntzan berdintasun politikak aurrera eraman dituzten empresa eta entitate ezberdinei. Orain arte 87 enpresek jaso dute aitorpena.

2014ko Dekretuak honek arlo honetako aitorpena eguneratzen eta indartzen du. Azken urteetan berdintasun politiken alorrarekin zerikusia duten araudia eta orain arte egindako aurrerapenak gehitu dira eta beste euskal administrazio publikoetako araudiekin dauden sinergiak erabili dira diru laguntzen eta kontratu publikoen araudia, esaterako, izan ere, horietan gero eta gehiagotan jasotzen dira berdintasun klausulak.

Dekretu honen xedea da, lan eta gizarte arloan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenei bultzada ematea. Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko erakunde laguntzailetzat hartu ahal izango ditu berdintasunerako politikak garatzen dituzten erakundeak, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera. Gutxienez, berdintasunari buruz diagnostiko bat eta jarduera-plan bat egitea eskatzen da, bai eta plan hori egikaritzeko konpromisoa hartzea ere. Planak, beste neurri batzuen artean, lan-baldintzetan eta enpleguaren kalitatean emakumeen eta gizonen tratu-berdintasuna bermatzeko neurriak jaso beharko ditu.

Dekretu berriaren ekarpen nagusietako bat da zenbait gai argitzen dituela, hala nola, Berdintasunerako Planak zer islatu behar duen, onarpena emateko eta onarpen horri eusteko zein irizpide hartuko diren kontuan, baita onarpena baliogabetzeko arrazoiak zeintzuk diren ere.

Aurreko dekretuan jasotzen zen legez, onarpena edozein erakunde publiko edo pribatuk eskatu ahal du administrazio publikoek izan ezik. Horretarako, erakundearen Berdintasunaren Alorreko Egoeraren Diagnostikoa eta Jarduera Plana aurkeztu behar dute, beste dokumentu batzuen artean. Dekretu berrian prozedura ere aldatu da, argitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau