
Ikasenpresa azoka Eibarren, Lanbide Heziketako 40 ikastetxe eta 700 ikaslerekin
130 enpresa txikik Lanbide Heziketako ikasleen ekintzaile izaera azaleratuko dute bihar Eibarren
Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak Ikasenpresa azoka irekiko du bihar asteazkena, azaroak 12, Eibarko Untzaga Plazan. Hirugarren urtez jarraian aurten, eta Euskadiko Lanbide Heziketako 40 ikastetxetatik hurbilduta, 700 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte azokan. Enpresa ororen egiteko funtsezkoa produktu edo zerbitzuak saltzea denez, 130 "Ikasenpresak" jarduera horixe erakusteko aukera izango dute bihar goizez (14:00ak arte) Eibarko Udalaren laguntzarekin prestatutako azokan.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Teknikaren bitartez (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa), IKASENPRESA programa koordinatzen du, Erdi Mailako nahiz Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan diharduten ikasleei zuzendua. Heziketa-programa honi esker, ikasleek enpresa bat sortzeko esperientzian parte har dezakete, horretarako beharrezko diren izapide edo jarduera guztiak burutuz. Azoka honetan, produktu sorta zabalaz gain, hainbat motatako zerbitzuak ere eskainiko dira, besteak beste, elikadura, artisautza, informatika, argazkilaritza, farmazia produktuak, ekitaldien antolakuntza, ipuinak, automozioa, mekanizazioa edo arotzeria alorretakoak.
Ikasleen ekintzaile-gaitasuna garatzea da helburua (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakitze-gaitasuna, ekintzaile izaera, lidergoa, konpromisoa eta erabaki-gaitasuna). 2013-2014 ikasturtean Euskadiko Lanbide Heziketako 40 ikastetxetako 1500 ikasle ari dira Ikasenpresa programan parte hartzen, eta 228 enpresa sortu dituzte. Ikasturtean zehar, ikasle hauek enpresa arloko jardunaldi eta kongresuetan ere hartzen dute parte, eta berauetan, ekintzaile izateko dituzten aukerak ezagutzen dituzte, etorkizunerako lan irtenbide gisa, euren negozio ereduak landu eta euren enpresak gainerakoei erakusteko.
Twitter sare sozialean #feriaikasenpresa traola sortu da, Ikasenpresarekin zerikusirik duen orori jarraipena egiteko argazki, bideo edo iruzkinekin.
Gasteizen, 2014ko otsailaren 11n
-
2016-02-02
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Feria Ikasenpresa en Eibar, con más de 700 estudiantes de 40 centros de FP https://t.co/tmA2vWSQ8n -
2014-02-12
Comentario de Twitter:
Feria Ikasenpresa en Eibar, con más de 700 estudiantes de 40 centros de FP. Por http://t.co/AtmeFM0LdC http://t.co/3SNymjzz75