Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du

2014.eko otsailak 11

Gobernu Kontseiluak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du, 266 milioi euroko aurrekontuarekin. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, 2013 eta 2016 bitartean indarrean izango den plan honek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa jaso du, baita Eusko Jaurlaritzako lau sailena ere. Tapiak nabarmendu du ekimen honen helburua ekintzailetzaren kultura eta balioak indartzea dela, bere esanetan krisialdiak kaltetuta baitaude. Era berean, intraekintzailetzaren aldeko apustua ere egiten du; hau da, enpresen barruan negozio-lerro edota produktu berriak garatzearen aldekoa.

Arantza Tapia sailburuak prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekarekin batera. Tapiak azaldu du Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana ekainaren 28ko 15/2012 Legen ezarritakoaren arabera dagoela taxututa, eta gaineratu du bertan aurreikusitako programak eta ekintzak prestaketa-lanetan parte hartu duten gainerako erakundeekin batera azalduko dituztela.

Josu Erkoreka bozeramaileak defendatu du ETAk jarrera argia azaldu behar duela desarmearen inguruan, eta gaineratu du "desarmea ezinbestekoa dela bake- eta bizikidetza-agertoki bat osatu ahal izateko. Hala, Erkoreka sailburuak esan du Jaurlaritzak agertoki hori lortzen lagunduko duten aukera guztiak aprobetxatuko dituela, betiere solaskide politiko guztiei aurkeztutako bost ardatzak oinarri hartuta: desarme antolatua, egindako kalte bidegabea aitortzea, biktima guztiak aitortzea eta zaintzea, kartzela-politika samurtzea, eta, azkenik, lau euskal tradizio politikoen arteko adostasuna.

Josu Erkoreka bozeramaileak, lehendakariaren eta Rajoy presidentearen arteko bileraz galdetuta, baieztatu du bi aldeek errespetatu dituztela Espainiako Gobernuak eskatutako leialtasun-eta diskrezio-irizpideak. Erkorekak adierazi duenez, Arantza Quiroga bakarrik mintzatu da bilera horren edukiaz, eta esan du Eusko Jaurlaritza ez dagoela ika-mika antzuak eta interesatuak pizteko prest. Sailburuaren esanetan, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentearen adierazpenek alderdi horretan daukaten "barne-eztabaida ezkutatu" besterik ez dute nahi.

Gobernu Kontseiluan jorratu dituzten gaien artean, hauxe nabarmendu daiteke: 30 milioi euroko partida onartzea ezgaitasunen bat duten pertsonak lan-munduan txertatzeko. Era berean, 2,2 milioi euroko zuzkidura ere onartu dute familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko. Azkenik, Euskadiko ikuskizun publikoen ordutegia erregulatzen duen 1997ko Dekretuaren aldaketa bat ere onartu dute. Hala, Udalek onartu behar zuten urteko egutegia kendu dute, ordutegi bereziak baimentzea errazteko. Horrez gain, eskatzen diren ordutegi-luzapenak ebazteko Udalek izaten dituzten epeak ere malgutu dira.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.02.11)

 

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arriolalexander
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/

  • @madeinbasque
    2014.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @ceialava: El Gobierno vasco aprueba el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora - http://t.co/0AWoqn2Gog

  • @ceialava
    2014.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aprueba el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora - http://t.co/0AWoqn2Gog

  • @iBerritzen
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du http://t.co/Yj2iyai51A

  • @CyberEuskadi
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco aprueba el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora" http://t.co/wWLJaDAxBL

  • @ASPEGI
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/bx7k3E7pR4

  • @BicBerrilan
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GOBERNUAREN KONTSEILUA] Eusko Jaurlaritzak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du ► http://t.co/TrMLE

  • @BicBerrilan
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/

  • @euskadinnova
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GOBERNUAREN KONTSEILUA] Eusko Jaurlaritzak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du ► http://t.co/TrMLE

  • @euskadinnova
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/

  • @pnvbarakaldo
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aprueba el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora http://t.co/XUC5UUfaTG

  • @PortuondoJavi
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/

  • @nmelg
    2014.eko otsailak 11
  • @miguelomnia
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] Aprobado el Plan Interinstitucional de Apoyo a la Actividad Emprendedora con un presupuesto de 266 millones ► http://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)