Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lau ikastetxe saritu dituzte “Zure janaria ez da hondakin bat” lehiaketan

2014.eko otsailak 12

2014ko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea


• Sari-banaketan, beren jardunbide egokiak direla-eta Europa mailako saria irabazteko hautagai izango diren Euskadiko lau erakunde eta enpresa ere aintzatetsi dira

Bilbo, 2014ko otsailaren 12a. Arrasate Institutuko (Arrasate), Aita Larramendi Ikastolako (Andoain) eta Easo Politeknikoko (Donostia) bederatzi ikaslek «Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketako sariak irabazi dituzte -9 iPad mini-, batxilergoko, DBHko eta lanbide-heziketako kategorietan, hurrenez hurren. Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakinen Koordinazio Organoak (HHKO) antolatu du lehiaketa, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen esparruan.

Gaur eman dituzte sariak, Bilbon, HHKO osatzen duten erakundeetako hainbat ordezkarik; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendari Alejandra Iturriozek, Xabier Agirre´k, Ihobeko zuzendari, Arabako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari Belen Etxeberriak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Azpiegituretako zuzendari Marta Barcok eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendari Ainhoa Iraolak.

«Zure janaria ez da hondakina» izeneko lehenengo bideo-lehiaketarako deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik 18ra bitarteko ikasle guztiei zuzenduta egin da, 2013ko azaroaren 16tik 24ra bitartean izan zen Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin lotuta. Lehiaketaren helburua hauxe zen: herritarrak, batez ere gazteak, elikagaiak arduraz kontsumitu beharraz eta kontsumitu gabeko hondakinen ondorioz sortzen den hondakin kopuru handia murrizteko beharraz jabearaztea.

Sare sozialetan -adibidez, Facebook eta Youtube- boto gehien jaso dituzten bideoei herritarren sariak Oñatiko Zuazola Larrañaga ikastetxearentzat eta Andoaingo Aita Larramendi ikastolarentzat izan dira. Bi ikastetxe horietako ikasle irabazleek Euskadiko Biodibertsitate Zentroak zetazeoak ikusteko eta entzuteko antolatutako itsas txango bat egin ahal izango dute.


Erakunde eta enpresentzako diplomen banaketa

Bideo-lehiaketa irabazi duten ikastetxeei saria emateko ekitaldian, Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko nazioarteko lehiaketan beren jardunbide egokiak direla-eta parte hartzeko aukeratu diren erakundeak ere aintzatetsi ditu HHKOk, diploma baten bidez. Uribe-Kosta Mankomunitatea, Mungia BHI, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua (ESI) eta SEUR enpresa, hain zuzen.

Lau erakunde horiek Euskadin egin zen Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean parte hartu zuten, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Europako sarietarako hautagai izateko hautatu dituzte, beren proposamenak aurkeztu zituzten 60 entitateen artean. Aipatutako lehiaketan, Europako herrialdeetako hainbat erakunderekin lehiatuko dira. Europako saria maiatzaren 22an, Erroman, ematekoak dira.

Uribe-Kosta Mankomunitatearen kasuan, bere proposamena Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko ikasleen artean askarirako ontzi berrerabilgarri eta garbigarriak banatzea izan da. Horrela, ohiko bilgarrien bidez sortzen diren hondakinak murrizteko asmoa zegoen.

Mungia BHIren proiektua pilak eta bateriak arduraz jasotzeko da, ikasleak eta beraien senideak mota horretako hondakinak birziklatzearen garrantziaz jabearazteko asmoarekin. Ikastetxeko hainbat zikloren arteko lehiaketa baten bidez osatu dute.

Bestetik, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) material ortopedikoa berrerabiltzea proposatu du. Horretarako, material hori daukaten eta dagoeneko behar ez duten pertsonek behar dutenei dohaintzan emateko sare bat eratzea aurreikusi du. Gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak edo makuluak berrerabiltzea sustatzeaz gain, material hori dagoeneko behar ez dutenei arazo bat konpontzen die, etxean traba egiten baitie.

Azkenik, SEUR enpresak kontsumo maila eta hondakin kopurua murrizteko beharraz jabearazteko bi komunikazio-kanpaina aurkeztu ditu. Zehazki, «Bizitzarako bizikletak» kanpainaren bidez, ezintasunen bat daukaten pertsonei lana ematen dieten tailerretan bizikletak konpontzeko zerbitzu bat sustatzen du, eta era berean, gizarte-kolektibo ahulei bizikletak doan ematea. Horrekin batera, «Bizitza berri baterako tapoiak» kanpainaren bidez, SEUR-eko bulego-sarea tapoiak biltzeko eta garraiatzeko erabiltzea eskaintzen du, eta salmentaren bidez lortutako funtsak osasun-arazoak dauzkaten baliabide ekonomiko urriko haurrei ematen dizkie.


Informazio gehiago:
HHKOko Idazkaritza Teknikoa Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alfonslopezc
    2014.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @josepmariatost: Cuatro centros educativos de Gipuzkoa ganan el concurso de vídeo “Tu comida no es un residuo” #consumoresponsable http…

  • @Agencia_Cat
    2014.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @josepmariatost: Cuatro centros educativos de Gipuzkoa ganan el concurso de vídeo “Tu comida no es un residuo” #consumoresponsable http…

  • @SUnzurrunzaga
    2014.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Cuatro centros educativos de Gipuzkoa reconocidos en el certamen “Tu comida no es un residuo” http://t.co/yPrrWVW8fF

  • @SUnzurrunzaga
    2014.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Lau ikastetxe saritu dituzte “Zure janaria ez da hondakin bat” lehiaketan http://t.co/1hYtChNY66

  • @HectorLousa
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Cuatro centros educativos de Gipuzkoa ganan el concurso de vídeo “Tu comida no es un residuo” #consumoresponsable http://t.c

  • @sostenibilidad
    2014.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Cuatro centros educativos de Gipuzkoa ganan el concurso de vídeo “Tu comida no es un residuo” #consumoresponsable http://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ingurumen zuzendariak BFA, GFA, AFA