Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun sailburuak Gida Operatiboa aurkeztu du, euskal udalerrietako larrialdiei eta segurtasun-arazoei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak eta prozedurak biltzen dituena

2014.eko otsailak 11

Segurtasun sailburuak, 112aren Egunarekin bat eginez, erakundeen arteko lankidetza azpimarratu du

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Larrialdeei aurre egiteko zuzendari Pedro Anitua lagun zituela, eta 112aren Nazioarteko Egunaren kariaz, Segurtasuneko Gida Operatiboa aurkeztu du gaur goizean Txurdinagako Larrialdeak Koordinatzeko Zentroan.

Erraz erabiltzeko moduko erreminta hori baliagarria izango da udal-arduradunek zein herritarrek segurtasun-arloko hainbat arazori aurre egin diezaieten, baita kasuan kasuko teknikariekin harremanetan jar daitezen ere.  

1.500 aleko tirada izango du gidak, eta euskal Udal guztiei helaraziko zaie. Hainbat Udalek Segurtasun Sailari adierazitako kezkei aurre egitea da gidaren xedea, informazio labur, argi eta eraginkorra galdatzen baitzuten, segurtasunaren arloko zerbitzuen gainean.

«Gure udalerrietan gerta litezkeen arrisku-egoera edo segurtasun-gabetasun guztiak prebenitzeko, planifikatzeko, koordinatzeko eta, funtsean, konpontzeko edo arintzeko garaian, funtsezkoa da informazio ona edukitzea beharrezko bitartekoei eta prozedurei buruz», adierazi du Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arduradunak segurtasunaren kontzeptuari ikuspuntu integral batetik heldu behar zaiola azpimarratu du; hau da, euskal segurtasun-sisteman parte hartzen duten zerbitzu guztiak eta larrialdien edo segurtasun-arloko gainerako gertakarien prebentzioan eta konponbidean parte hartzen duten erakunde eta pertsona guztien aldetik erantzun bizkor eta koordinatua ematearen garrantzia aintzat hartuta.

1.200.000 dei inguru jaso ditu 112k

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren mendeko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari atxikitako 112 telefonoa Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdien adierazle bikaina da. 2013an, 1.145.000 dei erantzun zituen (1.300.000 2012an) eta 169.000 gertakariri aurre egin zien (164.000 2012an), gehienak bide publikoko arriskuen, larrialdi medikoen, pertsonen istripuen, herri-segurtasunaren eta zirkulazioaren gainekoak.

Hala bada, 2013an artatutako gertakarien (169.000) % 22,04 bide publikoko arriskuei lotutakoak ziren, % 20,73 larrialdi medikoen gainekoak, % 15,02 pertsonen istripuen gainekoak, % 14,59 herri-segurtasunen gainekoak eta % 12,62 zirkulazio-istripuen gainekoak.

Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak larrialdi-deiak erantzuteko eta kudeatzeko ardura duten SOS Deiaken Koordinazio-zentroek egindako lana goraipatu du. «Duela gutxiko itsasertzeko gertakarietan ikusi ahal izan dugu zein garrantzitsua den SOS Deiak, larrialdi guzti-guztiei aurre egiteko eta konponbidea emateko», adierazi du.

Errekonozimendua Gipuzkoako DYAri

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzao Sailak Gipuzkoako DYAk egindako lanari behar bezalako errekonozimendua eskaini dio, balioa aitortuta, lehen 40. urtemugara iritsi denez.

Urte horietan guztietan, Gipuzkoako DYAk, zirkulazio-istripuetako biktimei arreta eskaini die modu desinteresatu eta altruistan, Juan Antonio Usparitza sortzailearen xedea betez. Hala, 250.000 osasun-artaldi eta 50.000 gizarte-artaldi gauzatu ditu, 25.000 ekitalditan baino gehiagotan prebentziozko segurtasun-arreta eskainiz.

Era berean, Gipuzkoako DYA gurean gertaturiko hondamendi garrantzitsuenetan izan da (1983ko uholdeak, 1985eko elurteak, Oiz mendiko hegazkin-istripua, etab.). Gainera, 2003az geroztik, nazioartean ere aritu da, Irango, Haitiko eta Peruko lurrikaretan edo Indonesiako tsunamian, esaterako.

112ren Nazioarteko Eguna


112 Larrialdietarako Telefonoaren Nazioarteko Eguna otsailaren 11n osaptu ohi da (11, egunagatik; 2, hilabeteagatik) Europar Batasun osoan. Ospakizunaren xedea da herritarrei gogoraraztea 112 herrialde kide guztietan operatibo dagoela, eta, deitzeko, kabinak, telefono finkoak eta mugikorrak erabili daitezkeela.



Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Seguridad presenta una Guía Operativa que recoge los recursos y procedimientos necesarios para a... http://t.co/cD3CHORYzB

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)