Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Hainbat herrialdetako adituek aztertuko dute Donostian etxegabeen egoera eta bizitegi-bazterketa prebenitzeko politikak

2014.eko otsailak 10

Hainbat herrialdetako ikertzaile eta akademikoek, erakunde publikoetako eta bizitegi-bazterketaren alorrean lan egiten duten irabazi-asmo gabeko taldeen ordezkarienkin batera, partaide izango dira hurrengo martxoak 18ko EAEko bizitegi-bazterketaren inguruko I. Jardunaldietan. Lankidetzan antolatu dituzte jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, eta Donostiako San Telmo Museoan egindo dira.

Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Sailak eta EAEko hiru Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonen egoeraren inguruan lankidetzan buruturiko txosten bateratua aurkeztu zuten joandako urrian. Txosten horrek biltzen ditu joandako urteko hiru hiriburuetako gaueko zenbaketa, eta horren xedea da bizitegi-bazterketa larrian bizi den biztanleria kuantifikatu eta dituen berezitasunak ezagutzea.

Zenbaketa hori burutzeko lagun izan ziren erakundeen talde eta pertsona boluntarioak, eta berauek gauzatu zuten lehenengoko zenbaketa bateratu hori.
Datorren urrian aurreikusten da hurrengo zenbaketa, eta bertan ebaluatu nahi da, beste alderdi batzuez gain, zein neurrian hazi den bi urteko epean Euskadin bizitegi-bazterketa pairatzen duen biztanleen egoera.

Ekimen hau sustatzen duten administrazioek antolatu dituzte Euskadiko Bizitegi Bazterketaren I. Jardunaldiak, eta ezagutzera eman nahi dituzte buruturiko azterlanaren emaitza nagusiak, eta, gehienbat, eztabaida-leku bat ezarri bizitegi-bazterketaren problematika eta berau prebenitu eta eskuartzeko garatu beharreko politiken inguruan.
Hurrengo lau helburu nagusiak dituen programa bat diseinatu da:

  • Europako beste herrialde batzuetan garatzen ari diren bizitegi-bazterketaren inguruko politikak ezagutzea, bereziki kontu hartzen direlarik Eskoziaren egoera eta Europako hiriburu batzuetan garatutako housing first ereduko ekimenak.
  • Estatu espainiarreko beste hiriburuetan eskura diren baliabideak ezagutu, adibidez, Madril eta Bartzelona, eta duten eraginkortasuna aztertu.
  • Politika sektorialen inguruko gogoeta egitea -osasuna, gizarte-zerbitzuak, diru-sarbideen bermea- erkidegoko administrazioak kolektibo horrekiko egiten duenaz.
  • Eztabaida erraztarazi tokiko eta aldundietako gizarte-zerbitzuen artean, eta Hirugarren Sektorean ere, kolektibo horren premiei gizarte-arreta emateko garatu beharrekoak diren baliabide eta programen inguruan.


Jardunaldiak bere baitan hartuko dituen gelak mugatuak izango ditu tokiak, eta horren ondorioz, jasotzen diren arabera beteko dira izenemateak. Telefonoz deitu dezakezue izenemateko 943 423 656 telefonora (Ane), edo mintegia.siis.net webgunean izenemateko formularioa osatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)