Berriak Lehendakaritza

Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak egindako azken adierazpenak direla eta:

2014.eko otsailak 07

Ez Eusko Jaurlaritzak, ez lehendakariak, ez dute jendaurrean hitz egin Espainiako gobernuaren presidentearekin izandako bileraz.

Lehendakariak inolako arazorik gabe onartzen eta defendatzen du, hala pribatuan, nola publikoan, Espainiako gobernuaren presidenteari adierazitakoa, bai eta onartu eta defendatu ere, alderdi politikoei helarazitako proposamenak. 

Hala Espainiako gobernuaren presidenteak, nola Euskadiko Alderdi Popularrarenak, lehendakariak auzi horren gainean lan egiteko erabilitako dokumentazio guztia jaso dute.

Gainera, lehendakariak Arantza Quirogari eraman zion Espainiako gobernuaren presidenteari aurkeztutako proposamen eguneratua. Eusko Jaurlaritzaren iritzian, Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak Espainiako gobernuko presidentearen baimena du egin dituen adierazpenak egiteko, baina, era berean, agerikoa den arren, azaldu nahi du Quiroga ez zela Espainiako gobernuaren presidentearen eta lehendakariaren arteko bileran egon.

Gezur biribila da lehendakariak Mariano Rajoyri eginiko proposamenean espetxe-onura jakin batzuk zehaztea ETAren amaierarako baldintza gisa. Lehendakariaren proposamenak ETAren indarkeriaren amaiera ordenatua eta baldintzatu gabea ditu xede, indarrean den espetxe legediaren barruan.

Lehendakaria, halaber, pozik dago, inoiz baino gehiago, Alderdi Popularrak aurrerantzean jarrera immobilista baztertuko duelako. Alderdi Popularrak berak adierazi du horixe.

Gainerakoan, Lehendakaritzak esateko duen bakarra da Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak lanean jarraituko dutela, orain arte bezala, leialtasuna eta diskrezioa oinarritzat dituztela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan