Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bermeok beste denborale baten aurreikuspenari portuaren behin-behineko defentsa irmoa eginez aurre egingo dio

2014.eko otsailak 10

• Eusko Jaurlaritzak tona kopuru handiko 200 harri-bloke eta 35 hormigoi-bloke ipini ditu
• Lanek asteburuan jarraituko dute
• Adituen txostenak eta berrikuspenak olatuek eragindako Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak harri-bloke handiak ipintzen jarraituko du asteburu honetan Bermeoko portuko defentsan; olatuek Frantxua eta Portuzaharra aldeetan kalte gehiago egitea saihestuko dute horiek behin-behineko. Egunotako denboraleek kaltetutako Gipuzkoako eta Bizkaiko portu-elementuak aztertzen, ebaluatzen eta berreraikitzen jarraitzen du Azpiegituren zuzendaritzak, halaber.

Kostaldean beste denborale bat iragarri dute astebururako, eta Eusko Jaurlaritzak portuetan kontu-neurriak hartzeko eskatu du berriro. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila babes-elementuak jartzen aritu da hilaren 2tik aurrera Frantxuako zabalgunean; hala, 22 tona arteko harri-bloke handiak ipini dituzte olatuen eragina arintzeko. Honela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Portuen zerbitzuburu Natxo López de Aguiletak:

• MP3 AUDIOA AGUILETA BERMEO ASTEBURUA

Bermeoko Portuzarreko hormaren haustura behin-behineko estali da Bilboko portutik eramandako 35 hormigoi-blokez; horien bitartez, asmoa da «sartzen ziren eta kirol-portua kaltetzen zuten olatuen energia ezeztatzea». Bloke horiek eta Frantxuako granitozko kuboak kaltetutako azpiegiturak behin betiko berreraikitzeko lanetan erabiliko dira.

«Hasieratik bertatik Bermeon, kaltetuena baita, zein gainerako euskal portuetan olatuen indarrak kalte ditzakeen bizitzak eta ondasunak babesteko lanean ari gara», zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok; horretaz gain, «portu, hainbat udal eta erakunde, enpresa eta larrialdi-zerbitzuetako langileen laguntza eta babesa» eskertu ditu berriro, «denboraleen eragina ahal den neurrian arintzen ari baitira».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio López de Aguileta