Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak zaintza-lanak indartu ditu Bizkaiko ikastetxeen inguruetan, droga-trafikoari aurre egiteko

2014.eko otsailak 07
Gazte bat atxilotu dute azken hilabetean, droga-trafikoagatik, eta beste hogeita bati espedientea ireki zaie Herri-segurtasunerako Legearen kariaz, estupefazienteen edo arma zurien jabetzagatik

17 urteko gazte bat atxilotu dute droga-trafikoagatik eta beste 21i espedientea ireki zaie Herri-segurtasunerako Legearen kariaz, droga edo arma zuriak edukitzeagatik, hori da Ertzaintzak ezarritako segurtasun-ekintzaren balantzea urtarrilean. Ekintza horren helburua Bizkaiko ikastetxeen inguruetan droga-salmenta eta -kontsumoa prebenitzea da.

Iragan urtarrilean, Ertzaintzak zaintza-lanak indartu zituen Bizkaiko ikastetxe jakin batzuen inguruetan, droga-salmenta bezainbat prebenitzeko kontsumoa. Hainbat ertzain-etxeko agente elkarlanean jardun dira lurralde historikoko ikastetxe eta institutu jakin batzuen inguruneak zelatatzen, aipatutako arazoak eragin nabarmena zuela susmatuta.

Hogeita hamaika egun horien balantzea honakoa da: 17 urteko adingabe bat atxilotu dute substantzia estupefazienteen trafikoagatik eta espedientea ireki zaie 16 gazteri, Herri-segurtasunerako Legearen arabera, kalean substantzia estupefazienteak, haxixa eta marihuana, hain zuzen ere, edukitzeagatik edo kontsumitzeagatik. Halaber, espedientea die Ertzaintzak HSLaren kariaz bost gazteri, arma zuriak edukitzeagatik.

Zaintza- eta prebentzio-ekintzak, ikastetxeen beraien laguntzarekin egiten direnak, ugaritu egin dira euskal geografian azken hilabeteetan, betiere polizia-etxe bakoitzak hautemandako arazoen arabera, eta herritarren babeserako jardueretara bideratutako agente-kopuruarekin bat etorria, Ertzaintzaren indarreko plan estrategikoan jasotakoa betez.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau