Berriak Lehendakaritza
Eu

INDUSTRIALIZAZIOA (Euskadi 20 20 Esparru Progama: 2.ardatza)

2014.eko otsailak 07

Euskadin zerbitzu eta industria sare lehiakorra eta iraunkorra mantendu eta garatzeko ahalegina, gure herrialdeko egitura ekonomikoaren funtsezko oinarria izango dena, zailtasunak dituzten enpresen lehiakortasuna bereziki babestuz.

 

Baliabideeen eta lehiakortasunaren eta kudeaketa

Industria garapena eta ekintzailetza

Energia eta meatzeen garapena


ETEen Finantziazio eta Berregituraketan laguntzea

Inbertsiorako babesa

Proiektu estrategikoen sustapena

Industria eta energia esparru lehiakorra sortzea

  • Bideratu
  • Inbertsioa Finantzatzeko Babesa (IFA)
  • Smart Manufacturing
  • Energia politikaren garapena (Energibasqueren dinamizazioa, eskaintza energetikoaren hobekuntza, energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna
  • Hitzarmena finantza erakundeekin ETE eta autonomoen finantziazioa indartzeko
  • Luzaro BEI
  • Kluster politikak
  • Industria eremuetako izapide administratiboei jarraitzea eta izapide horiek bizkortzea indartzea
  • ETE eta autonomoen zirkulatzailearen finantziazio funts osagarria
  • Oinarri teknologikoko industriak. Gauzatu
  • ETE traktoreentzako berme programak
  • Zailtasunak dituzten enpresak birfinantzatzeko kapital funtsa, langileen kapital sozialean parte hartuz (Euskadi funtsa
  • Invest in Euskadi
  • Itsas Sektorea Bermatzeko Ondare Funtsa
  • Zailtasunak dituzten enpresak gizarte ekonomiako enpresa bihurtzea
  • Inbertsio estrategiko iraunkorra (SOCADE)
  • Aurrezki pribatua bideratzeko zerga neurriak
  • EKARPENen garapena eta SGECR funtsak (batez ere Ezten)
  • Inbertsioak erakartzea: finantza eragileekin eta business angels-ekin batera inbertitzeko programak
  • Enpresa azpiegiturak (Industria Lurzoruaren Funtsa, Teknologia Parkeak, Industrialdeak)
  • «Basque AFZ» ETEen Baliabide Propioak finantzatzea sendotzea
  • Ekintzailetza+ Barne ekintzailetzako babesteko euskal estrategia

 

TESTUINGURUA

  1. 80ko hamarkadan euskal industria modernizatzeko apustuari ekin zitzaion eta, horri esker, industriaren sektoreak indartsu eutsi zion, dibertsifikazio ekonomiko handiagoa lortu zuen, sektoreko krisiekiko hain ahul ez izatea saihestu zuen, eta, era berean, gure enpresen balioztapena eta teknifikazioa sustatu zituen, langile kualifikatuak sortu zituen eta gure industria enpresetan nazioartekotasun prozesu geldiezina gauzatu zuen. Euskadik dagoeneko frogatu du epe luzeko ikuspegiarekin lan egiten duen industria politikako eredu sendo batekin posible dela enplegu, aberastasun eta ongizate mailak areagotzea, herrialde garatuenen ildotik, beren industria sektorearen pisu garrantzitsu bat mantentzen jarraitzen baitute.
  2. Egungo egoera eta krisitik arrakastaz irteteko beharrizana kontuan hartuta, Euskadik industria espiritua eta ekoizpen ekonomiarekiko babes sendoa berreskuratu behar ditu, duela 5 urte sortzen zuen enplegu eta aberastasunaren zati handi bat galdu baitu. Nahitaezkoa da enpresak politika honen ardatz nagusi gisa finkatuko dituen industria politikako eredua berreskuratzea, enpresak jarduera eta enplegu sorkuntzaren arduradun nagusi bihurturik. Politika horren barruan agintari publikoen ardura da enpresak sartu eta garatu ahal izateko inguru, testuinguru eta baldintzak sortzea.
  3. Gure kulturaren eta tradizioaren araberako industria politika sustatu behar dugu, ekoizpen ekonomia herrialdeko garapen ekonomiko iraunkorraren oinarri izatearen alde eginez, aukera gune eta sektore berriak erabakigarritasunez aztertzen ditugun bitartean.
  4. Era berean, industria politikak enpresak babestu behar ditu beren modernizazioan eta iraunkortasunean, batez ere industrialki geroz eta helduagoak diren sektoreetan sartutako enpresak, enpresa horiek ekoizpen eta espezializazio teknologiak erabil ditzaten produktu eta merkatuetan, kalitate altuko eta teknologikoki aurreratutako produktuak fabrikatzea ahalbidetuz, sektore espezializatuentzat eta ekoizpen berritzailedun prozesuen bidez.
  5. Era berean, enpresa traktoreak erabakigarritasun osoz babestu behar dira eta ezagutzarekin, berrikuntzarekin, laguntza ekonomikoarekin eta merkaturatze aurreratuarekin lotutako ekoizpen jardueren alde egin.
  6. Gaur egungo egoeran, ezin ditugu finantza babesak ahaztu, gure industria enpresetako askok ez baitaukate kapitalizazio nahikoa eta horrek are gehiago zailtzen baitu beharrezko finantziazioa lortzea. Finantza babes horiek gaur egun beharrezkoak dira ez soilik gure industria sarea garatzeko, baizik eta baita enpresa asko eta horietan sortutako enpleguak irauteko ere.

 

HELBURUAK

  1. Biziraupena babestea eta zailtasunak dituzten industria enpresa bideragarrien berregituratze prozesuak indartzea, ahaleginaren bidez eta industria sarearen eskura dauden finantza iturri eta tresnen hornidura dibertsifikatuz.
  2. Industriak euskal ekonomian duen pisua mantendu eta indartzea, gure industriaren lehiakortasuna hobetu dadila sustatuz.
  3. Aukera gune eta sektoreetan industria sare berria garatzea eta beren gaitasun berritzaileagatik, balio erantsiagatik eta Euskadin sortzen duten enpleguagatik eragin altua duten industria proiektuak iraunaraztea.
  4. Euskadiren hazkundea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna iraunaraziko dituen politika energetikoaren garapena sustatzea.
  5. Enpresa jarduera areagotzea, batez ere ekintzailetza kontuan hartuta, ekintzailea izatea (pertsonentzat eta enpresentzat) errazagoa izan dadin Euskadin eta ahalmena duten negozio ideia berriek finkatu eta hazteko beharrezko bitarteko guztiak izan ditzaten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau