Berriak Lehendakaritza
Eu

Nazioartekotasuna (Euskadi 20 20 Esparru Programa: 2. ardatza)

2014.eko otsailak 07

Euskadi eta haren enpresak mundu osoan zehar proiektatzea, nazioartekotze jarduera eta bokazio horretan babesa emango zaielarik bai gure enpresa traktoreei, bai gure enpresa txiki eta ertainei.Basque Country Estrategia.

Basque Country Estrategia

I. Erakunde Nazioartekotasuna

II. Enpresa Nazioartekotasuna
I.1. Herrialde estrategia
I.2 Kanpo Ekintza
I.3.Sektore anitzen kanpo ekintza
Euskal multinazionalen sustapena
ETEen nazioartekotasuna
Nazioartekotasunerako giza kapitala
  • Basque Country marka
  • Euskal diaspora
  • Kultura. Etxepare
  • Enpresa plataformak kanpoan
  • "First Step Export" programa
  • Praktikak kanpoan. Global Training
  • Hitzarmenak eskualde europarrekin
  • "Global Basque network" Sarea
  • Hezkuntza eta unibertsitateak
  • Partaidetza nazioarteko proiektuetan
  • Esportazio partzuergoak
  • Nazioartekotasunerako bekak
  • Nazioarteko ekintza instituzionalaren koordinazioa
  • Ordezkaritzak
  • Ingurumenekoak
  • Esportazio eragiketa handietarako babesa
  • Enpresa esportatzaileentzako babesa
  • Euskadik Europa eraikitzen duen partaidetza indartzea
  • Enplegua eta gizarte gaiak


  • Osasuna



  • Segurtasuna


  • Gobernantza


  • Funts europarrak


 

TESTUINGURUA

  1. Nazioartekotasuna ezinbesteko premia da. Kanpora irten eta merkatu berrietara sartzea da Euskadiren etorkizunerako estrategia bakarra.
  2. Nazioartekotasuna gure herrialdearen erronketako bat da. Kultura eta erakunde mailako aldaketa lortu behar dugu, geroz eta inguru globalizatuagora egokitzeko.
  3. Esportaziora bideratutako estrategia da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta arriskuak dibertsifikatzeko bermerik onena. Enpresa esportatzaileak dira, hain zuzen ere, lehiakorrenak.
  4. Euskadiren kanpo harremana Euskadik munduan bere toki berezia lortzera bideratu behar da, gure ezaugarriak gordez eta kanpoan den euskal kolektibitateari arreta berezia eskainiz.
  5. Euskal enpresen nazioartekotasunean lagun dezakeen beste faktoreetako bat Euskadik munduan duen proiekzioa da. Proiekzio horrek norabide bereko ahalegin koordinatua eta lankidetza behar ditu inplikatutako agente eta erakunde guztien eskutik.
  6. Enpresa nazioartekotasuna eta erakunde proiekzioaren estrategia hertsiki lotuta daude. Beharrezkoa da baterako jarduera bat garatzea herrialdeak "Basque Country" markaren inguruan proiektatzen duen irudia kalitate eta nortasunaren sinonimo izan dadin.

 

 

HELBURUAK

  1. Euskadiren nazioartekotasuna herrialdeko estrategia bihurtzea: Basque Country Estrategia.
  2. Enpresa traktore liderrekin lankidetza publiko eta pribatua sustatzea.
    Euskal ETEen oinarri esportatzailea hedatzea.
  3. Nazioartekotasunean giza kapitala sortzea.
  4. Kanpo harreman eraginkorra ezartzea, Euskadik Europako zein nazioarteko erakundeetan eta organismoetan duen parte hartzea indartzea.
  5. Euskadi nazioartean "eragile global" gisa hedatzen laguntzea sektore eta sailen ekimenen bitartez.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau