Berriak Lehendakaritza
Eu

ETE-en eta tokiko garapenaren sustapena (Euskadi 20 20 Esparru Programa: 1. ardatza)

2014.eko otsailak 07

Gure enpresa sarea finantzatzeko ekimenak, finantziazio hori ezinbestekoa baita enpresek egungo enplegua manten dezaten eta tokiko ekonomiaren gaitasun endogenoa aprobetxa dezaten, enpleguaren arloan tokiko eta eskualdeko jarduerak garatzeko, adibidez, merkataritza, turismoa eta lehen sektoreko jarduera.

ETE-en eta autonomoen finantzazioa

Turismoa eta tokiko merkataritza eta enplegua

Lehen sektorearen garapena eta enplegua

  • Inbertsioaren finantza babesa (IFB)
  • Bekak Merkatari Elkarteetan
  • Leader
  • Bideratu
  • IFB Merkataritza
  • Erein
  • Luzaro BEI
  • Merkataritza Ekipamenduen Modernizazioa (MEM)
  • Itsaspen
  • Hitzarmena finantza erakundeekin, ETEen eta autonomoen finantziazioa indartzeko
  • Merkataritzan IKTak sartzea
  • Landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko laguntzak
  • ETE eta autonomoen zirkulatzailearen finantziazio funts osagarria
  • Merkataritzako kalitate ziurtagiriak
  • Gaztenek -- Gazteak nekazaritzaren sektorera sartzeko programa
  • Zailtasunak dituzten enpresak gizarte ekonomia bihurtzeko bideragarritasun azterketetarako aholkularitza
  • Lehiakortasun turistikoaren laguntzak
  • Nekazaritzaren sektoreko enplegurako prestakuntza
  • Zailtasunak dituzten enpresak birfinantzatzeko kapital funtsa, langileek kapital sozialean parte hartuz (Euskadi funtsa)
  • Enpresa turistikoak hobetzeko laguntzak
  • Hazilur - Elikagaien Sektorerako Euskal Funtsa
  • Aurrezki pribatua bideratzeko zerga neurriak

  • Geroa Programa


TESTUINGURUA

Estatuko finantza sistemaren zailtasun izugarrien ondoriozko kreditu murrizketak eragin berezia dute enpresa txiki eta ertainetan. Enpresa horietako askok besteren finantziaziorik ez eskatzea erabaki dute, berau emateko edo berau enpresak bete ditzaketen arrazoizko baldintzetan emateko dauden zailtasunak ikusita. Gainera, baldintza horiek apurka-apurka gogortuz joan dira azken hiru urteetan.

Finantziazioa eskuratzeko zailtasun horrek arrisku bikoitza eragiten du, batez ere dimentsio txikiko enpresetan: batetik, finantza egitura ahula mantentzea, merkataritza edo finantziazioan edozein egoera negatibo egonez gero enpresaren biziraupena arriskuan jarriz; bestetik, kasu askotan hedapen proiektuei uko egin behar izatea, negozio lerro berriak edo merkatu berriak jorratzeko eta jarduera eta, beraz, enplegua igotzeko aukerak baztertuz.

Bestalde, enpleguaren gaineko tokiko jarduera intentsibo batzuk, esaterako merkataritza, turismoa eta lehen sektoreko jarduerak, oso kaltetuta geratu dira egungo egoera ekonomiko konplikatuaren ondorioz. Hala bada, azken urteetan enpleguan beheranzko joera nabarmendu da (lehen sektoreko jarduerekin lotutako enpleguan salbu, apur bat errekuperatu baita 2012an).

Jarduera horiek gaitasun endogeno garrantzitsua dute tokiko ekonomia garatzeko orduan, eta, beraz, ezinbestekoa da funtsean tokiko sektoreetan enplegua mantendu eta sortzen laguntzeko eta garapena sustatzeko berariazko ekintzak zehaztea, era berean tokiko agente eta erakunde desberdinen arteko lankidetza sustatuz.

Programa operatibo honen barruan aurreikusitako jardueran oinarrizko 3 lan lerro aurreikusten dira, legegintzaldian zehar garatzeko:

  • ETE eta autonomoen esku jartzea beharrezko finantziazioa, bai zirkulatzailea, bai inbertsiokoa edo finantza berregituraketakoa; enpresen finantza egituraren bideragarritasuna bermatzea, horien kapitalizazioaren bidez; eta ETEen finantziazioa eskuratzeko bultzada ematea, enpresei finantziazio pribatuaren zerga tratamendua hobetuz.
  • Tokiko merkataritzaren garapena sustatu eta indartzea, enplegua mantentzeko orduan pisu nabarmena duen sektore gisa, eta turismoaren sektorea garatzea, enplegua sortzeko eta tokiko garapenerako sektore intentsibo gisa.
  • Landa garapena sustatzea, lehen sektoreko jarduerak eta horiekin lotutako jarduera eraldatzaileak babestuz, landako eta itsasaldeko tokiko enplegu aukerak mantentzen direla errazteko estrategiaren barruan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau