Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

HABEk eta FEVAk hitzarmena sinatu dute Argentinako euskal etxeetarako

2014.eko otsailak 06

HABEk eta Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA-k), Argentinako euskal etxeetan emango diren euskarazko eskolak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute, San Nicolasen (Argentina).

Bertan hiru lerro nagusi jasotzen dira; batetik, euskal etxeetan irakasle lanetan arituko direnen trebakuntza bere gain hartuko du HABEk Euskara Munduan programaren baitan. Bestetik, jarduera ahalik eta modurik egokienean bideratzeko ikasmaterialez hornituko ditu Euskal Etxeak eta, hirugarrenik, bertako eskolak diruz lagunduko ditu, urtero argitaratzen duen deialdiaren bidez. HABEk 200.000 euroko diru-laguntza eman die euskal etxeei, 2013-2014 ikasturtean euskara klaseak antolatzeko.

Gaur egun, 35 irakasle ari dira Argentinako Euskal Etxeetan euskara irakasten eta 650 ikasle dituzte guztira. Irakasleen prestakuntzaz arduratzeaz gain, HABEk beharrezko dituzten ikasmaterialak helarazten dizkie, bai aurrez aurre erabiltzekoak bai on-line erabiltzekoak. Orain dela 24 urte Argentinan Euskaraz izeneko programa martxan jarri zuten FEVAk eta Eusko Jaurlaritzak eta, harrez gero, zabaltzen joan da urtez urte. 1990ean 175 ikasle ari ziren eskolak hartzen eta, gaur egun, 650 inguru.

Une honetan, 32 irakasle berri prestatzen ari da HABE, oraindik irakaslerik ez duten Euskal Etxeen eskariari erantzun nahian: argentinarrak (19), txiletarrak (4), uruguaitarrak (5), brasildarrak (3) eta kolonbiarrak (1). Irakaslegai horiek oraintxe amaitu dute barnetegi bat,  Argentinako San Nicolas de los Arroyos herrian. Urte osoan on line ikasten dute, bakoitzak bere hiritik eta, urtero, bi barnetegi izaten dituzte, HABEko teknikariek emanak.

2013/14 ikasturterako 30 hitzarmen sinatu ditu HABEk mundu zabaleko euskal etxeekin. Hitzarmen horren bitartez, 80 Euskal Etxeetan 2.100 ikasle heldu arituko dira euskara ikasten, Vancouverretik hasi eta Sydneyraino. Ikasturte honetan, lehenengo aldiz, Bruselan eta Kolonbiako Antioquian ere izango dituzte eskolak.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko otsailak 11

    Realmente es un proyecto hermoso. Yo estuve en Euzkal Herría y es notable como realizan todo tipo de eventos, permanentemente, de pueblo en pueblo para mantener viva nuestra cultura, la que alguna vez estuvo prohibida, perseguida. Además soy ikaslea y quiero ser parte del proyecto: ez zaigu hilgo Euzkal Herria ni bizi naizen artean...

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • FEVA