Berriak Segurtasuna
Eu

Euskal hauteskunde-webera sartu ahalko da smartphone eta tablet bidez

2014.eko otsailak 06

Europako Parlamentua 2014

Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-weba (www.euskadi.net/elecciones) erabilgarri dago jada gailu mugikorrentzat, smartphoneentzat eta tabletentzat, adibidez. Ekimen aitzindaria da Estatuan, eta sarbide erraz eta arina eskaintzen dio edonori hauteskunde-prozesuen eta herri-galdeketen eta -inkesten legedia arautzaileak kontsultatzeko, hala nola Euskadiko hauteskunde-prozesu guztien edo datozen Europako hauteskundeen jarraipena online egiteko.

Iragan abenduaren 26az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-webaren (www.euskadi.net/elecciones) ia eduki guztia ikus daiteke era egokigarrian (responsive design) smartphoneetan eta tabletetan. Alegia, web orriko edukiak behar bezala ikus daitezke gailu mugikorren pantaila mota guztietan, egokituta daudenez.

Horiek horrela, Segurtasun Saila aitzindaria da herritarrei gisa horretako zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, berrikuntza teknologiko hori darabilen lehen hauteskunde-weba denez. Sailak bere baliabideak egokitzeko egindako apustuaren seinale da zerbitzu berri hori, herritarrei eskainitako zerbitzuen erabilerraztasuna hobetu nahi duelako eta herritarrek beraiek teknologia berrien esparruan egindako eskakizun berri eta gero eta ugariagoei erantzun nahi dielako.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KZguneaTIC
    2014.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskal hauteskunde-webera sartu ahalko da smartphone eta tablet bidez. http://t.co/1gvY6FQHjG

  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    La web electoral vasca accesible desde smartphones y tablets... http://t.co/nS24pskXya

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)