Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Ekonomia Suspertzearen aldeko programa onartu du 32.000 lanpostu berri sortzeko

2014.eko urtarrilak 28

Enplegu eta Ekonomia Suspertzearen aldeko Esparru Programa onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako hartutako lehentasunezko konpromisoetako bati erantzuten dio programa berriak, Iñigo Urkullu lehendakariak kargu-hartze ekitaldian azaldu zuen moduan. Programak 6.475 milioi euroko aurrekontua du 2014-2016 aldirako, eta 32.000 enplegu berri sortzea aurreikusten du.

Iñigo Urkullu lehendakariak programa hori Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren «ardatz nagusia» dela adierazi du. Barnean bost plan hartuko dituen ekimen bat da. Erdigunean Enplegu Plana dago (775 milioi euro), baina, lan-aukera berriak erraztearren, IBIN estrategia ere bultzatuko da; hau da, inbertsioa, industria, berrikuntza eta nazioartekotzea. Ekonomia suspertzeko, 3.840 milioi euro inbertituko dira, eta 1.860 milioi euro gehiago enpresentzako abaletan.

Gaur onartutako esparru-programak «datozen hiru urteetan hazkundearen eta enplegu-sorrera iraunkorraren bidera itzultzea» du helburutzat, legegintzaldiaren hasieran onartutako programak emandako laguntzaren ostean; izan ere, azken horrek «atzeralditik ateratzea» eragin du lehendakariaren iritziz. Azken helburua 8.000 enpresa eta negozio autonomo abiaraz daitezen laguntzea da, lehendakariak azaldu duenez, bai eta 32.000 enplegu berri sortzen laguntzea ere. Hartarako, ETEen arteko jarduera lagunduko da, I+G+Bko jarduera gehiago garatzera bultzatuz, bai eta ikerketako 75 proiektu estrategiko berri abiarazten ere.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.02.04)

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AinaraGarcia8
    2014.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    La innovación y la exportación pueden ser la clave!
    http://t.co/tyfDKAM92j

  • @xabier_andres
    2014.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    bat http://t.co/29YGnxTOXy

  • @EgazTxorierri
    2014.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Estamos desarrollando el "Plan Comarcal de #Empleo" para la reactivación económica de #Txorierri http://t.co/XAfntwhLK3 @irekia_news

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)