Berriak Osasuna
Eu

Gripearen eragina nabarmen jaitsi da EAE-n

2014.eko otsailak 05

Bigarren astez jarrian behera egiten jarraitzen du gripearen eraginak EAEn, eta urtearen bosgarren astean dagoeneko 100.000 biztanleko 228 kasukoa da. Aurreko astean neurtutakoaren oso azpitik eta duela bi astekoaren are azpiagotik, alegia, orduan 100.000 biztanleko 317 eta 340 kasukoa izan baitzen, hurrenez hurren. Azken balio hori aurtengo sasoiko altuena izan da, orain artean.

Adin-talde guztietan hauteman da jaitsiera. Hala ere, 0-4 urte bitartekoen eta 5-14 urte bitartekoan taldeak dira oraindik ere ukituenak, kasu kopurua nabarmen jaitsiagatik ere (4. asteko 1.563 eta 715 kasuetatik aste honetako 558 eta 397 kasura, hurrenez hurren).

EAEko Mediku Jagoleen Sareak astero egiten du sasoiko gripearen eraginaren zaintza, eta hark jakinarazi duenez, joera horrek beherantz jarraituko du datozen asteetan ere, eta ez da gorakada berririk espero hemendik aurrera.

Aurtengo sasoian dabiltzan birusei dagokienez, egin diren analisiek erakutsi dute A motakoak izaten jarraitzen dutela, aurtengo txertoetan erabili direnen antzera, hain zuzen.

% 24 kontsulta gutxiago lehen mailako arretako sarean

Gripearen ondorioz Osakidetzaren lehen mailako arreta-sarean egindako kontsulten kopuruak ere nabarmen behera egin du, aurreko bi asteetako joerari jarraikiz. 3.539 kontsulta jaso dira, izan ere; aurreko astean baino % 24 gutxiago, hain zuzen.

Lurralde gzteitan eta adin-talde guztietan gertatu da hori. Hir lurraldeek antzeko tasa iozan dute: 177 kasu/100.000 biztanle Gipuzkoan, 172 kasu/100.000 biztanle Araban eta 151 kasu/100.000 biztanle Bizkaian.

Gomendioak

Beste aste batez ere gogorarazi nahi du Osasun Sailak gripea bi batek eragina dela eta ez duela aparteko tratamendu berezirik; halaber, alferrikakoa da antibiotikoen bidez aurre egiten saiatzea, horiek ez baitiete birusei eragiten.

Gripea harrapatuz gero, geldirik egotea, likido ugari edatea eta sukarraren kontrako botikak hartzea gomendatzen da batik bat. Medikuaren arreta behar izanez gero, osasun-zentroetara edo Arreta Jarraituko Zentroetara jo behar da.

Gasteizen, 2014ko otsailaren 5ean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MatiaFundazioa
    2014.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Descenso considerable de la actividad gripal en Euskadi" http://t.co/3qHkNGoJZz