Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako Osoko Bilkura

2014.eko otsailak 07

Iñigo Urkullu lehendakariak erantzuna eman die Legebiltzarreko taldeetatik zuzendutako galdera zein interpelazioei.

Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Enplegu eta Suspertze ekonomikoaren Programa Orokorrak aurrekari bat duela, martxoan onartutako Enpleguaren Talka Plana, alegia. 6.475 milioi euro zuzendu dira ekarpenen eta adostasunaren fruitu den Programa honetara. Jaurlaritzak, lehendakariak esan duenez, dokumentua bidali zuen “hobetzeko eta alderatzeko” asmoarekin. Eta EH Bildu taldearen erantzuna ezezkoa izan den.

Lehendakariak dei egin die “jarrera positiboa” hartu eta “ezezkoaren estrategia” alde batera uzteko. Enplegu eta Suspertze ekonomikoaren Programa Orokorrarekin bat egiteko eskatu die Urkullu lehendakariak.

Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritza Bizkaiko diputatu nagusiak 2020ko Eurokopari buruz egindako adierazpenekin ados dagoen ala ez jakiteko.

Lehendakariak azpimarratu du hiru instituzioek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak,, “batera” jardun dutela 2020ko Eurokopan Bilbo hautagai izateko. Urkullurentzat “ekintzak dira garrantzitsuenak” eta kasu honetan hiru instituzio hauek Bilboko hautagaitzaren aldeko apustua egin dutela gogorarazi du honek Euskadin izango lukeen eraginagatik. Hautagaitzaz gainera, Euskadi ofizialki jokatzearen alde ere egin dute. Bi helburu “bateragarri eta posible”, lehendakariaren hitzeta, eta bilatutako arrakasta biderkatu dezaketenak.

Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bakerako eta Bizikidetzarako Lantaldearen baliotasunari buruz .

Urkullu lehendakariak ziurtatu du “erabateko konfidantza” duela legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Ponentzian eta gehitu du lanean jarraituko duela denen artean aurrera ekiteko foroa izaten jarraitzeko. Lehendakariaren ustez, “helburua gehitzea” da, ahalik eta adostasun handiena lortzea. Helburu horri jarraituz eta izan dituen batzarrei dagokionean, hitza bete duela adierazi du horietan Legebiltzarrean onartutako “Zoru Etikoa” mantendu egin duelako. Lehendakariak salatu egin du talde popularraren jarrera zantzan jarri dutelako berak Bake ponentzian izan dezakeen konfidantza. Urkulluren ustez, PPk esandakoa are larriagoa da kontuan hartuta ez dutela Ponentzian parte hartzen.

Interpelazioa, Oscar Matute Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbon martxoaren 3an eta 4an egingo den gailur ekonomikoari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak ez duela Gailur ekonomikoaren «antolakuntzan zuzenean parte hartu», baina horren inaugurazioan partaide izango dela. Lehendakariak adierazi du «eraginkortasunean, lehiakortasunean eta nazioartekotzean oinarritutako hazkunde ekonomikoko eredua bultzatzea» gailurraren helburua ez ezik, Euskadiko enpresa guztiena eta Eusko Jaurlaritzarena ere badela.

Eusko Jaurlaritzak hiru xede ditu gailurrari dagokionez: harrera egitea, entzutea eta partekatzea. «Partaideei harrera egitea, munduan Euskadi ezagutarazteko eta erreferente bilakatzeko; entzutea, ikasteko gauza ugari ditugulako; eta azkenik, partekatzea, halako topaketetan aukerak sortzen direlako, eta gure proiektuetarako aliatuak behar ditugulako», esan du lehendakariak. Gainera, eredu ekonomiko perfekturik ez dagoela onartu du, eta EH Bildu taldea bere eredua praktikan jartzera animatu du, «teoria baino ez baita ezagutzen». Lehendakariak jarrera positiboa agertzeko, eta «entzuteko, autokritika egiteko eta umiltasun gaitasuna» erabiltzeko eskatu die.

Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbo 2020ko Eurokopako egoitza gisa babesteari buruz.

Lehendakariak esan du Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Athletic Club San Mames Barria sozietateko partaide direla, eta elkarrekin jardun dutela 2020ko Eurokopako hautagaitza prestatzen eta hautagaitzaren arduraduna izendatzen. Eman beharreko hurrengo pausoa UEFAk apirilaren 25ean gauzatuko duen ebaluazio-prozesurako txostenak prestatzea eta aurkeztea izango da. «Aipatutako erakunde guztiek babestuko dute –esan du Urkulluk–, antolakuntzako baldintzak, baldintza ekonomikoak eta komertzialak eta azpiegituren baldintzak beteko ditugu».


Galdera, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Igeldori buruz.

Urkulluren ustez, Igeldoko prozesua «desanexio-prozesua» baino ez da, eta ez da erabakitzeko eskubideak aldarrikatzeko eskala txikiko saioa.

Lehendakariaren arabera, Bilduk prozesu honetan bete ez duena da arazoa:

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiaren gehiengoaren nahia,
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren barne-zerbitzuek sortutako txosten juridikoak,
  • Donostiako Udalaren gehiengoaren nahia,
  • Donostiako Udalaren txosten juridikoak,
  • Udalak gaia lantzeko eskatutako txosten ekonomikoaren gomendioak.


Lehendakariak esan duenez, Igeldoren desanexio-prozesua negoziatzeko eta adosteko aukerarik eman gabe egin da, alde bakarreko erabaki moduan.  Urkulluk adierazi du udalerriak desanexionatzeko prozesuak ondo ezagutzen dituela, halako bitan bizi izan baita: Barakaldotik desanexionatu zen Alonsotegin, eta Iurreta desanexionatzea onartu zuen Durango, hain zuzen.  Ildo horretatik, desanexio-prozesuen ordenamendu juridikoarekiko «erabateko errespetua» erakutsi du.


Galdera, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Barakaldoko Udalari buruz.

Lehendakariak baieztatu du Barakaldoko alkatearekin elkarrizketatzeko eskaera jaso duela, eta ez dela egia bilerari uko egin dionik.  Urkulluk adierazpen hori zuzentzeko eskatu du.

Azaldu duenez, alkateak planteatu zizkion 19 gaiak aztertu zituen eta sail eskudunei helarazi zizkien. Lehendakariak esan du garrantzitsuena planteatutako gaien inguruan aurrera egitea eta arazoak konpontzea dela. Eusko Jaurlaritzako sailak Barakaldoko alkatearen esanetara daude, eta zenbait gai jorratzen hasi dira. Lehendakariaren ustez, onena eraginkortasunaren alde egitea eta planteatutako gaiei erantzutea da.

Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbo 2020ko Eurokopako egoitza gisa babesteari buruz.


Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2020ko Eurokoparako Bilboren hautagaitza babestu du, babesten du eta babestuko du. Hala, orain arte gertatutakoak azter ditzala eskatu dio. Gainera, azaldu du Eurokopa babestea helburu garrantzitsua dela, eta bateragarria dela Euskadiko selekzioak jokatzearekin. «Batek ez dio besteari eragiten», gehitu du. Azkenik, Urkulluk adierazi du 2020ko Eurokopan Euskadik jokatuko balu, Bilborako eta Euskadirako arrakasta handiagoa izango litzatekeela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)