Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: 'Eibarko Amaña eta Ardantza auzoen arteko trenbide-aldaketa tarte hori banatzeko lehen pausoa da'

2014.eko otsailak 05
  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak trenbidearen lanak bisitatu ditu, Aiz sailburuordearekin eta Eibarko alkatearekin batera
  • Amañako lurpeko estazio berriak egungo geralekua ordezkatuko du. Gainera, bide eta espazio publiko berriak ere eraikiko dituzte.
  • «Gure trenbide-sarean inbertituko dugu, garraio iraunkorragoa bermatzeko. Amaña Eibarko gainerakorako irisgarriagoa izango da»

Euskal Trenbide Sareak Eibarko Amaña eta Ardantza auzoen arteko trenbidea aldatu du. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu duenez, tarte hau banatzeko lehen pausoa izan da, eta estazio berria ere eraikiko dute. Oregi, Garraioko sailburu Antonio Aiz, Eibarko alkatea eta ETSko eta Euskotreneko zuzendariak eta teknikariak obretan izan dira gaur goizean lanen aurrerabidea ikusteko.

«Bilbo-Donostia trenbidearen Amaña eta Ardantza arteko tartea banatzeko eta estaltzeko lanak 2012ko udazkenean abiarazi zituzten. Pasealeku goratua ETSk eta Eibarko Udalak trenbidea hirian integratzeko sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren parte da», adierazi du Oregik.

Ana Oregirekin batera, Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburu Antonio Aiz, Eibarko alkatea eta ETSko eta Euskotreneko zuzendariak egon dira obrak bisitatzen. Obra zibilak 12.623.577 euroko aurrekontua du (BEZ kanpo), eta 2015eko udaberrian amaitzea aurreikusi dute. Zenbait kontraturen lizitazioak esleitzeko daude, hain zuzen ere, instalazioena, energiarena, seinaleena eta ibilgailuen zirkulazioari eragiten ez dioten komunikazioena.

Lan hauen bidez, 650 metro luze den trenbidea banatuko dute, Amañan lurpeko estazioa eraikiko dute geralekua ordezteko, obrek hartzen duten eremua estaliko dute eta bide eta espazio publiko berriak eraikiko dituzte.

«Lan hauei esker, 8.500 metro koadroko eremu goratua sortuko dugu, eta inguruaren itxura erabat aldatuko dugu. Hala, Amaña auzoaren irisgarritasuna hobetuko eta sustatuko dugu. Gure trenbide-sarean inbertituko dugu, garraio iraunkorragoa bermatzeko. Orain arte, lanen laurden bat bete dugu, gutxi gorabehera, horien artean eginkizun zailenetako batzuk», esan du sailburuak.

Trenek banatutako tarte berriaren lehen trenbidetik zirkulatzea lanen lorpen garrantzitsuenetako bat da. Egun hauetan, trenbide zaharra desmuntatzen, egitura osatzen, estaltze-lanak hasten, Amaña auzoko sarbide berriak eraikitzen eta Arrateko biaduktua eraisten ari dira.

Obren arduradunek Oregiri azaldu diotenez, egitura berriaren zimenduak jartzeko eta hormak eraikitzeko lan gehienak amaituta daude eta eraisketa-lan zailenetako batzuk egin dituzte jada. Adibidez, egiturak eraisteko tonaje handiko garabiak erabili behar izan dituzte, eta hormigoia eta altzairua mozteko, zerra bereziak. Bestalde, lan gehienak gauez egin dituzte; beraz, ez dute trenen zirkulazioa eten, joan den asteburuan izan ezik, aldi bateko mozketa izan baitzen.

Obrak Eibarko hirigunean daude, eta hori da ezaugarrietako bat. Lan guztiei eragiten die, eginkizun, mugimendu edo aldaketa guztiek kudeaketa ugari ekartzen baitituzte, kalteak saiheste aldera. Horregatik, eraikuntza-lanak, trenen zirkulazioa eta herritarren egunerokoa bateratzeko, obra zazpi fasetan banatu da.

Erdigunea
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak askotariko lanak egin ditu Bilbo eta Donostia arteko trenbidean azken urteetan, eta horietara 41,3 milioi euro bideratu dituzte. Adibidez, Ermuako Izelaietako trenbide-pasagunea desagerraraztea, Eibarko San Lorentzo eta Unibertsiatearen arteko tartea banatzea, Ardantzako estazioa eraikitzea, estazio zaharra birgaitzea, Txarakuako pasabidea kentzea, Txarakua eta Azitain arteko tartea banatzea eta Elgoibarko Karakateko gurutzaketaren lanak.

Gainera, Ermuan trenbideak banatzeko eta estazio berri bat eraikitzeko lanak aurreikusita daude, eta Ardantza-Eibar zatia banatzeko eta Ardatza-Azitain tartea estaltzeko proiektuak aztertzen ari dira.

Konplexutasuna
«Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean gauzatutako lanak oso zailak izan dira inguruaren ezaugarriak direla-eta. Trenbidea mendiaren eta trenbidearen ondoan altxatutako eraikinen artean sartuta dago. Mendi-hegalari eusteko denbora, lan, esfortzu eta diru-kantitate handiak behar dira, eta horrek ezin dio tren-zirkulazioari eragin», nabarmendu du Garraioko sailburu Antonio Aizek.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko uztailak 21

    me parece impresionante, tanta anchura y separaciones con el paseo, pero luego seguro que será impactante, ¿los coches pasaran debajo del paseo? se que el tren pasara debajo del paseo,¿ y por el centro? un poco confuso.
    veo la novedad de un muro de contención , que servirá de carretera hacia amaña, bajando por las residencias. y nada un saludo afectuoso al que lea este escrito.
    felicidades por que pronto usaremos este buen proyecto.
    Fernando irusta

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel de los Toyos, Gorka Ugalde