Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

6.797 langabe gehiago ditu Euskadik urtarrila amaituta

2014.eko otsailak 04

Lanbideko bulegoetan izena emandako langabeen kopurua 6.797 lagun handiagoa izan da urtarrilean; 174.171 langabe daude orotara (% 4,06ko igoera). 2013ko hil berarekin alderatuta, 1.110 langabe gutxiago daude, ordea.

Urtarrilean 866.033 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzaren afiliatuak, aurreko hilean baino 9.128 gutxiago. Autonomia-erkidegoko hiletik hilerako afiliatuen beherakada 1,04koa izan da (1,13 Estatuan). Hortaz, afiliatu-galera txikiagoa izan da EAEn urtarrilean; hau da, enplegua suntsitzeko erritmoa txikiagoa da EAEn Estatuan baino.

Lurraldeka, langabeziaren bilakaerak ez du ustekaberik eman EAEn, antzera egin baitu gora hiru lurraldeetan; halere, urtebeteko epean handiagoa izan da Gipuzkoako beherakada.

Gizarte Segurantzari dagokionez ere antzeko bilakaera dago, baina urte osoa aintzat hartuta, Bizkaiak izan du bilakaerarik okerrena.

Probintziaka, portzentajezko igoerarik handiena Gipuzkoan izan da (% 4,73), 2.204 lagun gehiagok eman baitute izena Lanbiden; ondoren Bizkaian (% 3,89), 3.658 lagun gehiagok langabezian izena emanda, eta, azkenik, Araban (% 3,49) 935 langabe gehiagorekin.

Emakumeen artean gehiago handitu da langabezia urtarrilean; 4.906 emakume langabe gehiago izan dira (89.752 guztira), eta 1.891 gizon langabe gehiago (84.419 guztira).

Adinei dagokienez, 25 urtetik behera: 646 langabe gehiago, % 6,32 gehiago. 25 eta 44 urte bitartekoa: 3.877 langabe gehiago, % 4,54 gehiago. 45 urte eta gehiago: 2.274 langabe gehiago, % 3,17 gehiago. Sektore guztietan egin du gora langabeziak urtarrilean EAEn.

Zerbitzuen arloan handitu da gehien langabe kopurua, 5.931 enplegu-eskatzaile gehiago; ondoren aurreko enplegurik ez zuten pertsonak (513), Industria (282), Nekazaritza (54) eta Eraikuntza (17) daude.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ProgramasSusper
    2014.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    INFANCIA,ADOLESCENCIA Y JUVENTUD
    Euskadi cierra enero con 6.797 personas más en situación de desempleo . http://t.co/yi1nSnW77d

  • @ProgramasSusper
    2014.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    INFANCIA,ADOLESCENCIA Y JUVENTUD
    Euskadi cierra enero con 6.797 personas más en situación de desempleo . http://t.co/yi1nSnW77d

  • @mirenepalacios
    2014.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra enero con 6.797 personas más en situación de desempleo http://t.co/C5DGR0Zy9y

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)