Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakundeen Funtzionamenduari eta Azterketari buruzko Txostena onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea erabakitzen duena. (2014-02-04(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko otsailak 04

LABURPENA

JAURLARITZAK EAE-KO ERAKUNDEEN FUNTZIONAMENDUARI ETA AZTERKETARI BURUZKO TXOSTENA ONARTU DU, ETA LEGEBILTZARRARI IGORRI DIO

Txostenean erakunde bakoitzaren eskumenetatik eratorritako "bikoiztasunak" aztertzen dira, bai eta administrazioen sektore-kudeaketaren "eraginkortasun ezak" ere.
Lana Eusko Jaurlaritzaren baliabide propioekin egin da, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak aurkeztuko du, berak eskatuta, gai hau aztertzeko sortutako Batzorde Txostengilean.
Jaurlaritzak hiru foru-aldundiei eta EUDELi bidali zien dokumentua abenduaren 20an, ekarpenak egiteko, eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrari igortzeko.

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen funtzionamenduari eta azterketari buruzko txostena onartu du gaur. Euskadiko erakunde bakoitzaren indarreko eskumenen mugak aztertzen ditu dokumentuak, "bikoiztasunak" identifikatzeko. Gainera, erakunde bakoitzaren sektore-kudeaketatik eratorritako "eraginkortasun ezak" jorratzen ditu.

Dokumentua Eusko Legebiltzarrari igorriko zaio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, berak eskatuta, agerraldia egiteko eskaerarekin batera, bai eta hiru foru-aldundiek eta EUDELek egindako ekarpenekin batera ere, analisia osatzeko. Jaurlaritzak joan den 2013ko abenduaren 20an igorri zien dokumentua, ekarpenak egin zitzaten. Orain arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EUDELen ekarpenak jaso ditu Jaurlaritzak, baina gainerakoak laster jasotzea espero du.

ABIAPUNTUA

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen funtzionamenduari eta azterketari buruzko txostena, ia hirurehun orri dituen dokumentua, Eusko Jaurlaritzaren baliabide propioekin egin da, eta "abiapuntu" izan nahi du, hemendik aurrera, Legebiltzarreko taldeek "Euskadiko erakundeen etorkizunari buruz egoki deritzotena jorratu, eztabaidatu eta ebatzi dezaten, horretarako sortutako Batzorde Txostengilean".

Ildo horretatik, Legebiltzarreko Batzorde Txostengileak, aurreko legegintzaldian bezalaxe, egoki iritzitako pertsona guztiek agerraldiak egitea proposatzea espero du Jaurlaritzak, hain zuzen ere, Euskadin egiteke zegoen eztabaida politiko-instituzionalean sakontzeko.

TXOSTENAREN ONDORIO NAGUSIAK

Lehenik eta behin, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen funtzionamenduari eta azterketari buruzko txostenak ez du "eraginkortasun ezen" edo "bikoiztasunen" kostuen inongo kuantifikaziorik egiten.

Bigarrenik, azterlanak ez du zalantzan jartzen "euskal erakunde-arkitektura eratzen duen ereduaren baliozkotasuna" eta, ohartarazten duenez, "ezin da ondorioztatu erakunde maila ezberdinen artean dauden disfuntzioak edo aldiberekotasunak arau-urritasunaren fruitu direnik"; aitzitik, "koordinazio, lankidetza edo kooperazio faltagatik" gertatzen dira. Hori da EAEn identifikatu diren "bikoiztasunak" azaltzeko arrazoi nagusia.

Hirugarrenik, Estatuko Administrazioarekiko "bikoiztasun larriak" antzeman ditu txostenak, antolamenduari dagokionez, dela funtzioak gainjarri direlako, dela Estatutuan errekonozituta dauden baina Espainiako Gobernuak oraindik ere transferitu ez dituen eskumenetan bitartekoen eta zerbitzuen gardentasun faltatik eratorritako eraginkortasun ezengatik

Azkenik, "eraginkortasun ezei" dagokienez, txostenak administrazioen kudeaketaren sektorekako errepaso sakona egiten du, eta jorratutako kasu bakoitza konpontzeko proposamenak egiten ditu.

TXOSTENAREN PROPOSAMENAK

Txostenak proposamen zehatzak egiten ditu, batetik, Estatuko Administrazioari dagokionez eta, bestetik, hainbat euskal administraziori dagokienez:

Estatuko Administrazio Orokorra: Txostenaren arabera, arlo honetako bikoiztasunekin amaitzeko formula nagusia estatutu-garapena burutzea da. Estatuak eskumen-titulu horizontalak erabiltzeko modua, gehiegizkoa eta disfuntzionala, berraztertzea proposatzen du, eta Estatuko Administrazio Orokorraren EAEko zerbitzuak antolamendu-arrazionaltasun irizpideen arabera egokitzea.

Euskal Autonomia Erkidegoa:

Euskadiko Politika Publikoen Kontseilua sortzea, erakunde arteko koordinazioa muturreraino eramateko, bikoiztasun horiek saihesteko neurri nagusi gisa.
Arbitraje Batzordeari funtzio gehiago ematea, azken testuak aztertu ahal izan ditzan, ez bakarrik arau-proiektu eta -proposamenak.
Sektore publikoa neurriratzea eta berregituratzea erakunde maila bakoitzean, eta lotutako edo mendeko erakundeen egiturei buruzko azterlanak egitea proposatzea, gainjartzeak antzemateko eta horiek arrazionalizatzeko aukera emango duen mapa orokor bat egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau