Berriak Segurtasuna
Eu

Alerta laranja bana aktibatu ditu Segurtasun Sailak: asteartean, haize-alerta laranja agerian diren tokietan, eta olatu handiak direla eta asteazkenean

2014.eko otsailak 03

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haize-alerta laranja abiarazi du agerian diren tokietan, bihar asteartea, 15:00 eta 24:00 bitartean, eta itsasoko eta itsas bazterreko arriskuengatik otsailaren 5aren 12:00ak eta 24:00ak bitartean, asteazkenean, alegia, olatu handiak iragarri baitira.

Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmetek azaldu duenez, Ozeano Atlantikoan eratu diren depresio berriek haize bortitza ekarriko dute gurera, hegokoa batik bat, eta olatu handiak. Hego-haizearen eraginez, prezipitazioak ez dira apartekoak izango aste honetan, tenperatura epeldu egingo du eta ez da elurte aipagarririk izango.

Euskalmeteko arduradunen iritziz, bihar, asteartea, bizkor sakonduko den depresio bat eratuko da Atlantikoan, eta horren ondorioz hego-haizea zakartu egingo da egunak aurrera egin ahala, eta arratsetik aurrera agerian diren toki batzuetan, lurraldearen mendebaldeko mendietan batik bat, ufadek aise har lezakete 120 kilometro ordukoko abiadura. Toki babesetan, berriz, 8-90 kilometro ordukokoa izango da. Hilaren 5etik aurrea indarra galduko du haizeak.

Olatuak

Euskalmeten iragarpenaren arabera, depresio horrek berak oso baga garaiak eragingo ditu, 6-7 metroko altuera adierazgarrikoak ere arratsaldean, eta asteazkenetik aurrera iritsiko zaizkigu gurera. Oraingoan, baina, ez dira mareagora biziekin batera gertatuko: Bilboko portuan 20:52an izango da; 3,89 metro hartuko ditu). Ostegunean, hilak 6, berriz, olatuak txikituz joango dira, baina asteburuan berriz indartu liteke itsasoa.

Labur esanda, oraingoan hego haize bortitza izango da aipagarriena, bihar arratsaldetik aurrera oso zakar astinduko duena eta asteazkenean zertxobait baretu ostean ostiralean, hilak 6, berriz indartu litekeena Olatuak ere handiak izango dira asteazken arratsaldean.

Denboralea denean jarraitu beharreko gomendioak

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren denboralea denean herritarrei egiten dizkien gomendioak, ondorio txarrak saihesteko eta ahal beste murrizteko:

Bete agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak.
Ez sartu itsasora ezertarako.
Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak).
Ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.


Informazioa uneoro, Euskalmeten web-gunean www.euskalmet.euskadi.net  edo Twitterren @Euskalmet. Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad activa la alerta naranja por viento en zonas expuestas para hoy martes y por oleaje... http://t.co/Pu37S5rikq

  • @Bioestrategia
    2014.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad activa la alerta naranja por viento en zonas expuestas para mañana martes y por... http://t.co/m9fnJMyFeQ