Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bankuen finantziaketa lortzen lagunduko die Enpresa Txiki eta Ertainei, banakako enpresaburu eta autonomoei

2014.eko otsailak 04

Gobernu Kontseiluak onartu du gaur Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoei bideratutako 2014ko Finantza Laguntza Programa. Dekretu honen helburua da kolektibo hauei bankuen finantziaketa eskuratzeko laguntza ematea. Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak azaldu duenez, ehun ekonomikoak "finantziazio arazo larriak izaten jarraitzen ditu" eta horren aurrean Jaurlaritzak gehienezko 600 milioiko babesa jarriko du hauen esku. Programa honen bidez enpresen, enpresaburuen zein autonomoen zorra berregituratzea, epe laburrerako zorra berritzea edo epe laburrerako duten zor hori, epe ertain eta luzerakoan bihurtzea, azaldu du Gatzagaetxebarriak.

Gobernu Kontseiliaren ostean prentsaurrekoan lau sailburu agertu dira: Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria Finantziaketa Programa azalduz; bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua den Josu Erkorekak erakundeen funtzionamenduari eta azterketari buruzko txostena aurkeztu du; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek jakinarazi du zeintzuk diren Bake eta Bizikidetza Planaren oinarriak hezkuntza arloan; eta azkenin Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ekaitzak utzitako kalteen berri eman du.

Azken sailburu horrek zehaztu du enpresa txiki eta ertainek 50.000 eta 650.000 euro arteko mailegu bat eskuratu ahal izango dute, eta lagundutako bigarren sektoreak 10.000 eta 100.000 euro artean eskatzeko aukera izango du. Eusko Jaurlaritzak gaur bertan ireki du finantzaketa hori eskuratzeko lehen deialdiaren epea. 300 milioi euroz dago hornituta, helburu horretarako aurreikusitakoaren erdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, bestalde, hezkuntza arlorako 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren oinarriak eta proiektuak aurkeztu ditu. Dokumentuak hezkuntzako eragileen eta Eskola Kontseiluaren bermea eta ekarpenak ditu. Uriarteren arabera, dokumentu honekin "giza eskubideen, bakearen, biktimekiko elkartasunaren eta gatazken amaieraren aldeko hezkuntza indartu" nahi da. Uriartek argi utzi nahi izan duenez, lan honek "ez du, inola ere ez, arlo honetan aurretik egin dena ordezkatu nahi"; aitzitik, "ekarpen osagarri" bat izan nahi du. Hezkuntza-taldearen ekarpenen artean sailburuak nabarmendu du ikasleek curriculum-edukia indartu nahi dutela, bai eta barne-ebaluazio bat ezarri nahi dutela ere. Onartutako dokumentuak lau proiektu jasotzen ditu: Gizalegez akordioa, ekimenen "abiapuntua" dena, Uriarteren aburuz; Elkarrekin programa; Adi-adian; eta Eskola Bakegune.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakundeen Funtzionamenduari eta Azterketari buruzko txostena onartu du Gobernu Kontseiluak. Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekaren arabera, txosten "sakona" da, eta "erakunde maila bakoitzaren eskumenen mugak" aztertzen ditu. Helburua "kudeaketa publikoan gertatzen diren eraginkortasun ezak eta bikoiztasunak identifikatzea da", Erkorekak azaldu duenez. Txostenak euskal erakunde-arkitektura "balioztatzen" du, eta baieztatzen duenez, "eskumena egonda transferentziarik ez badago, bikoiztasuna dago".

Beste gai batzuetara etorrita, Erkorekak Euskadiko azken langabezia-datuak baloratu ditu. Eusko Jaurlaritzak ez die garrantzi handiagorik eman datuoi; izan ere, bozeramailearen arabera, Gabonetako kontratuak amaitzearen ondorio dira. Erkorekak baieztatu du datozen hilabeteetan datuek "balio kualitatibo" handiagoa izango dutela, urteko langabeziak zer norabide hartzen duen ebaluatzeko.

(Informazio zehatzagoa erantsitako dokumentuetan)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.02.04)

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ASPEGI
    2014.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios indiv. y autónomos al acceso a la financiación bancaria http://t.co/zap4xsk5Op"

  • @aslenews
    2014.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios indiv. y autónomos al acceso a la financiación bancaria ►http://t.…

  • @vllona
    2014.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios indiv. y autónomos al acceso a la financiación bancaria ►http://t.…

  • @CyberEuskadi
    2014.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios individuales y autónomos al acceso a la financiación bancaria" http://t.co/Hxz0pSHLsd

  • @UsansolokoEgi
    2014.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios indiv. y autónomos al acceso a la financiación bancaria ►http://t.…

  • @joseangelrub
    2014.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno vasco ayudará a que pymes, empresarios indiv. y autónomos al acceso a la financiación bancaria ►http://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)