Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza ekaitzak utzitako kalteak aztertzen ari da gainontzeko instituzioekin batera

2014.eko otsailak 03

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua den Ana Oregi Donostian bildu dira Udaleko eta Aldundiko ordezkariekin. Batzarrean ekaitzak eragindako kalteak aztertu dituzte aurrera begira martxan jarri beharreko neurriak elkarren artean zehazteko. Sailburuak azaldu duenez, "gaur ebaluazio eguna da" eta beharrezkoa da aztertzea zeintzuk izan diren ekaitzaren ondorioak "ahalik eta arinen" erantzuna emateko. Honez gain Ana Oregik azpimarratu du instituzioen arteko lana pertsona kaltetuei laguntza-neurriak jarri ahal izateko. Sailburuak Euskalmeteko alerta zerbitzuaren garrantzia ere goraipatu du honek martxan jarri beharreko neurriak aurreikusten lagundu duelako. Oregi sailburuak espero du astearte honetan izango den Gobernua Kontseiluan kalteen ebaluazioa egin ahal izatea.

Donostiako Udaletxean egin den bileraren ostean, lehendakariak, sailburuak, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Gipuzkoako aldun Nagusi Martin Garitanok kalte gehien jasan dituzten zonaldeak bisitatu dituzte. Alde Zaharrean izan dira baita Pasealeku Berrian ere.

(Hedapena izango da)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bioestrategia
    2014.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco evalúa los daños del temporal en coordinación con otras instituciones vía @irekia http://t.co/EvBBeIYn97

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)