Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bihar Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko 419 funtzionario-plaza betetzeko deialdia argitaratuko da EHAAn

2010.eko maiatzak 04

Eskabideak aurkezteko epea izango da maiatzaren 6etik maiatzaren 26an 16.30 arte 

Bihar, maiatzak 5, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko 419 funtzionario-plaza betetzeko deialdia argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdian eskaintzen diren plazak Administrazio Kidegokoak, Administrazio Laguntzaileen Kidegokoak eta Menpeko Langileen Kidegokoak dira. 419 plaza horietatik, 64 funtzionarioek barne-sustapenez betetzeko dira eta 21 desgaitasunen bat duten pertsonek betetzeko. Euskararen betekizunari dagokionez, 254 plazak derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dute (euskara jakitea frogatu behar da haietan sartzeko) eta 165 plazak ez.

Eskabideak aurkezteko epea izango da maiatzaren 6etik maiatzaren 26an 16.30 arte, eta azterketak irailaren amaieran edo urriaren hasieran izango direla dago aurreikusita.

Prozesu horiek kudeatzeko aplikazio informatiko bat abiarazi dugu, eta, beraren bidez, interesatuek Internet bidez egin ahal izango dituzte kudeaketa guztiak, etxetik bertatik edo Eusko Jaurlaritzaren KZgunea zentro publikoetako edozeinetatik. Hala, iladak eta joan-etorriak saihestu nahi ditugu, herritarrek kudeaketak erosoago egin ahal izan ditzaten.

Deialdi honen berrikuntza nagusietako bat da deialdiko kidegoetako bakoitzari dagozkion gaiak argitaratuko dituela Eusko Jaurlaritzak berak. Gai horiek formatu elektronikoan eskuratu ahal izango dira hautaketa-prozesuen kudeaketaren arduradun IVAPen web-orrialdean bertan. Paper formatuan ere eskuratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi nagusietan, edo Internet bidez www.euskadi.net/argitalpenak helbidean. Agiri horiek funtzio publikoko eta unibertsitateko profesionalek landu dituzte eta enplegu publikora sartzeko interesa duten pertsonei prestatzen laguntzea dute helburu.

Hautaketa-prozesuei buruzko informazio guztia herritarren esku dago IVAPen web-orrialdean (www.ivap.euskadi.net/ope).

Orain deialdian eskaintzen diren plazak 2008ko irailean argitaratutako Lan Eskaintza Publikoari dagozkio. Oraindik Laguntzaile Teknikoen Kidegoko beste 59 plazaren deialdia dago egiteko (Laboratorioko teknikariak eta Informatika-aplikazioak  garatzeko goi-mailako teknikariak, besteak beste). Deialdiok uztaila baino lehen egingo direla aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko