Berriak Osasuna
Eu

Biodonostiako ikerlariek, sekuentziatzeko azken teknologia erabiliz, minbizi arraro bat ulertzeko aurrerapenak egiten dituzte

2014.eko otsailak 03

Charles Lawrie doktore Ikertzailea, Biodonostiaren Onkologia arloko zuzendaria, Nature Genetics aldizkarian berriki argitaratutako ikerketa baten egileetako bat da. Minbizi hematologiko batek, linfoma folikularrak, estadio kontrolagarritik minbizi oldarkorrerako jauzia nola egiten duen aztertzeko profilatze genetikoaren bidezko lehen ikerketa izan da. Jude Fitzgibbon Barts Londreseko Unibersitateko Cancer Institute-ko irakasleak zuzendutako ikerketa honi esker, gaixotasunaren forma erasokorrenak eragiten dituzten mutazioak atzemateko gako genetikoak atzeman dira, horretarako DNA sekuentziatzeko teknika berrizaleenak erabili direlarik. Aurkikuntzak diana terapeutiko berriak garatzea ahalbidetuko du, minbiziaren forma oldarkorren kontra borrokatzeko eta tratamenduen aurkako erresistentzien garapena ekiditeko.

Duela gutxi Charles Lawriek zuzendutako beste lan bat ere argitaratu zen, Gurutzetako Ospitaleko Anatomia Patologikoko Jose Ignacio López Fernandez Villaverde doktorearekin batera egindakoa. Lan horretan identifikatu ziren mutazio berri batzuk giltzurrunetako zelula argien kartzinoma papilarrean aurkitzen direnak -minbizi arraro horren azalpena izan daitezkeenak-. Sekuentziazioko eta microarray-ko teknikarik berrienak erabiliz, ikusi zuten RNA-mailak esberdinak direla giltzurruneko minbizi tipo desberdinen artean eta identifikatu zuten ez-ohiko minbizi-mota hori erraz antzematea ahalbidetu dezakeen diagnostiko patroi berri bat, patologoen lana erraztu dezakeena, diagnosia ezartzeko. Horri esker tratamendu berriak testatu ahal izango dira, minbizi horri aurre egiteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko