Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak instituzioen prebentzio arauak betetzeko dei egin du “garrantzitsuena segurtasuna” baita

2014.eko otsailak 02

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du erakunde guztiak "batera" ari direla lanean ekaitzak utzitako kalteak “lehenbailehen” konpondu ahal izateko. Gainera, baliabide guztiak honen zerbitzura jarri dituzte arratsaldean izango den itsagora dela eta gerta daitekeenari begira, gehitu du. Euskal kostaldeak “gau latza” bizi izan duela adierazi du Iñigo Urkulluk eta ekaitzak utzi duen egoeraren aurrean herritarrei dei egin die instituzioen prebentzio arauak betetzeko. Holako gertakarien aurrean babesa bila dezatela eta arriskuak ez hartzeko eskatu die lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkoreka eta Segurtasun sailburua den Estafanía Beltrán de Herediarekin batera, Bizkaiko Bermeo herrian izan da ekaitzak utzitako ondorioak zuzenean ikusteko. Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza lanean ari da Bermeon, Orioko kai-muturrean, Donostia, Lekeitio eta ekaitzaren ondorioak jasan dituzten herri guztietan. Honez gain, Jaurlaritza kontaktuan dago aseguruen partzuegoarekin eta neurriak hartuko ditu laster kalteak hobetzeko.

Alerta laranja
Eusko Jaurlaritzak alerta naranja mantendu du itsasaldeko arriskuagatik. Sei eta zazpi metro arteko olatuak aurreikusten ditu eta ordu txarrena 18:45ak aldera izango dela jakinarazi du itsasgora dela eta.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GasteizErdialde
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari pide a la ciudadanía que cumpla las normas de prevención porque "lo importante es la seguridad" http://t.co/XQgmEEdDd3

  • @rgartzia
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari pide a la ciudadanía que cumpla las normas de prevención porque "lo importante es la seguridad" http://t.co/QCCvefMwNZ

  • @BomberosBizkaia
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak instituzioen prebentzio arauak betetzeko dei egin du “garrantzitsuena segurtasuna” baita. http://t.co/vqSMi

  • @112_SOSDeiak
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak instituzioen prebentzio arauak betetzeko dei egin du “garrantzitsuena segurtasuna” baita. http://t.co/vqSMi

  • @babeszibilazara
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak instituzioen prebentzio arauak betetzeko dei egin du “garrantzitsuena segurtasuna” baita. http://t.co/vqSMi

  • @babeszibilazara
    2014.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El lehendakari pide a la ciudadanía que cumpla las normas de prevención porque "lo improtante es la seguridad". http://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)