Kostaldeak eta ibaiak kontserbatzeko Aztertu programan 24.000 ikaslek eta irakaslek parte hartu izana nabarmendu du Oregik
• "Naturaren alde lan eginez, epe luzerako onurak lortzen ditugu, denborak aurrera egin ahala irauten duten onurak".
• Errekonozimendua Begoñazpiko Ana Ortuondori eta Burguko Tecnoclubeko Luis Gómezi, gazteen artean ingurumena sustatzeagatik.
• Honako ikastetxe hauetako neska-mutilak saritu dituzte: Zaldupe, Alonsotegi, Ntra. Sra. del Carmen (Portugalete), La Anunciata, Franciscanas de Montpellier, Bizkaia eta Aita Larramendi Ikastola.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean nabarmendu duenez, 24.000 gaztek eta irakaslek parte hartu dute euskal kostaldeak eta ibaiak aztertzeko, analizatzeko eta kontserbatzeko Aztertu programan. "Naturak inguruarekiko konponbide errentagarri eta jasangarriak eskaintzen dizkigu, beraz, bere alde lan egiten badugu, denborak aurrera egin ahala irauten duten onurak lortzen ditugu", adierazi du Oregik.
Bilboko Bilborock aretoan banatu dira Aztertu sariak, eta Oregiz gain, alkateorde José Luis Sabas, sailburuorde Josean Galera eta Eusko Jaurlaritzako Natura Inguruneko zuzendari Amaia Barredo izan dira. Ekitaldian, errekonozimendu berezia eskaini zaie Begoñazpi zentroko Ana Ortuondori eta Burguko Tecnoclubeko Luis Gómezi, gazteen artean ingurumena sustatzeko egindako lanagatik.
Oregik Mesedeetako Eliza zaharrean bildu diren berrehundik gora ikasleei nabarmendu dienez, "Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orrian, gure ekosistemen kontserbazioa nabarmentzen da, ingurumen-arazoei konponbideak proposatzen dizkietenak, esaterako, klima-aldaketari eta ur eta airearen kalitateari, basoek CO2-a naturalki xurgatzeari edo urak naturalki arazteari esker".
"Aztertu programaren Azterkosta eta Ibaialde kanpainetan iaz egin zenuten ahalegina errekonozitzeko unea iritsi da, bai eta gure erkidegoko ikastetxeetako ikasleak zareten, elkarteetako kideak zareten edo, besterik gabe, indibidualki parte hartu duzuen egiaztatzeko unea ere.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak naturarekiko zaletasuna duten gazteei esan dienez, "hemendik urte batzuetara Deba ibaiak, Arreo lakuak edo Karraspio edo Gorlizko hondartzetako arrokek itxura mantendu edo hobetu badute, hein batean, zuen lan eta ahaleginari esker izango da".
Urko Ariztik aurkeztu du ekitaldia, eta Zirkalek parte hartu du. Gainera, Eva Menak graffiti bat egin du, eta bertaratutakoen arreta erakarri du. Horietako askok Bizkaiko Arkeologia Museoa bisitatu dute ondoren.
IBAIALDE sarien zerrenda
Modalitatea: marrazketa
1. kategoria. Irabazlea: Maialen Arrizabalaga (Zaldupe HLHI)
Accesita: Ione Orobio (Alonsotegi HLHI)
2. kategoria. Irabazlea: Andrea Trujillo (Ntra. Sra. Carmen HLBHIP, Portugalete)
3. kategoria. Irabazlea: Alba Hernández (La Anunciata HLBHIP)
Accesita: Izaskun Martín (La Anunciata HLBHIP)
Modalitatea: argazkilaritza
1. kategoria. Irabazlea: Eneko Fernández Peña (indibiduala)
2. kategoria. Irabazlea: Melanie Fernández (Franciscanas de Montpellier HLBHIP)
3. kategoria. Irabazlea: Alfonso de Andrés (indibiduala)
AZTERKOSKA sarien zerrenda
Modalitatea: marrazketa
1. kategoria. Irabazlea: Nahia Mendibil (Etxaurren Ikastola HLHI)
Accesita: Nabil Sossou (Kurutziaga Ikastola HLBHIP)
2. kategoria. Irabazlea: Itzel Torres (La Anunciata HLBHIP)
Accesita: Alazne Nistal (Bizkaia HLBHIP)
3. kategoria. Irabazlea: Maider Quintanilla (La Anunciata HLBHIP)
Modalitatea: argazkilaritza
1. kategoria. Irabazlea: Aitana Sanchez (indibiduala)
2. kategoria. Irabazlea: Janire Huizi (Aita Larramendi Ikastola HLBHIP)
3. kategoria. Irabazlea: David Rodriguez (indibiduala)
-
2014-02-03
Comentario de Twitter:
Irekia - Oregi destaca la participación de 24 mil estudiantes y profesores en el programa... http://t.co/Us2cRcXnsY -
2014-02-03
Comentario de Twitter:
Irekia - Kostaldeak eta ibaiak kontserbatzeko Aztertu programan 24.000 ikaslek eta irakaslek... http://t.co/uvIsPNF4F9 -
2014-02-03
Comentario de Twitter:
Irekia - Oregi destaca la participación de 24 mil estudiantes y profesores en el programa... http://t.co/bG2ozeozoL