Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak alerta gorria aktibatu du itsas arriskuagatik datorren igandeko, otsailaren 2ko, goizaldeko 3:00etatik goizeko 9:00etara

2014.eko urtarrilak 31

Mareak oso biziak izango dira eta olatuen altuera 7 metrora irits daiteke

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta gorria aktibatu du itsas arriskuagatik datorren igandeko, otsailaren 2ko, goizaldeko 3:00etatik goizeko 9:00etara, olatuak 7 metroko altuerara irits daitezkeelako, marea oso biziekin bat eginez.

Alarma gorria abisuen eta alerten sistemako maila gorena da, fenomeno meteorologiko ezohiko eta indar berezikoetara lotuta dagoena. Hain zuzen ere, bi urte baino gehiago dira Segurtasun Sailak ez zuela alarma gorririk aktibatzen. Azkena, 2011ko abenduaren 16an aktibatu zen, eremu arriskutsuetan indar handiko haizeak espero zirelako.

Euskalmeten arabera, Euskal Meteorologia Agentzia, Britainiar uharteen ipar-mendebaldean kokatutako depresio sakon batek olatu handiak eragingo ditu, Kantauri aldera hedatuko direnak, baga-itsaso gisa. Horrenbestez, bihartik aurrera, larunbata, otsailak 1, olatuen altuera gero eta handiagoa izango da.

Larunbateko goizaldean olatu handiak espero ez diren arren, goizak aurrera egin ahala, 3 metroko altueratik 5 metrokora igaroko dira, arrats partean 6 metrora iristeko. Hala ere, ezin da baztertu egunaren amaieran handiagoak izatea.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, igande goizaldean, hilak 2, olatu adierazlearen altuera 7 metrokoa izango da, handiagoa tarteka, egunak aurrera egin ahala txikiagotzeko. Hala, egunaren amaieran, 5 metrora jaitsiko da olatuen altuera. Olatuen maiztasuna 16-19 segundokoa izango da.

Olatuak ipar-mendebaldetik etorriko dira; alegia, urtarrileko hiru alerta laranjetakoak baino iparrekoagoak izango dira

Marea biziak

Olatuen altueraz gain, marea oso biziak aintzat hartu behar dira. Horrenbestez, itsasgoran, olatuek indar handiagoz joko dute kostaldea. Ziurrenik, igande goizaldean, hilak 2, izango da unerik arazotsuena, olatu handienek eta itsasgora altuenak bat egingo baitute. Goizeko 6:00tan gertatzea aurreikusten da (Bilboko kaia: itsasgora, bertako 06:14ean; 4,94 metro. Pasaiko Portua: bertako 06:12an; 4,84 metro).

Une horretan, olatuen altuera 7 metro ingurukoa izango da, tarteka gainditu ere egingo dena. Gainera, olatu batetik besterako tartea ere handitu egingo da, 18-19 segundokoa izango denez.

Bestalde, larunbatean ere, hilak 1, euria egingo du eta elur-maila eguerdiko 1.000 metrotik 600 metrora jaitsiko da, are 500era ere. Igandean, berriz, hilak 2, elur-maila 600 metrotik, edo toki batzuetan 500etik, 1.000 metrora igoko da.

Ekaitzen aurreko gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, ekaitz arriskuak eta eragin ditzakeen kalteak prebenitzeko edo arintzeko,

honako gomendio hauek egiten dizkie herritarrei:

Prebentzio-neurriak:

  • Bete agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak.
  • Ez bainatu itsasoan.
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak).
  • Ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman zaitzake.
  • Ez gidatu kostaldearen ondoko errepidetan.
  • Ez egin urpeko igeriketa.
  • Ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela.
  • Ez ezazu inolaz ere uretako kirolik egin.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Itsasora eroriz gero, saiatu olatuak lehertzen diren lekutik aldentzen, eskatu laguntza eta egon erreskatatu bitartean.
  • Olatuek arrastatuz gero, egon lasai; ez egin igeri korrontearen kontra, kostako korronteek indar gutxiagoko zatiak dituzte.

 

Informazioa uneoro, Euskalmeten web-gunean www.euskalmet.euskadi.net edo Twitterren @Euskalmet. Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ak47tv
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @PCTolosa: Recuerda! Dpto. Seguridad activa #Alarma_ROJA esta madrugada de 3:00h a 9:00h : http://t.co/B1YjeoKeFB ►@Irekia_News http://t

  • @Elenavinas
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @PCTolosa: Recuerda! Dpto. Seguridad activa #Alarma_ROJA esta madrugada de 3:00h a 9:00h : http://t.co/B1YjeoKeFB ►@Irekia_News http://t

  • @eneko_ortiz
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @radiobilbao: "@Irekia_News: Seguridad activa la alarma roja por riesgo marítimo-costero entre la 3:00 y las 9:00 horas http://t.co/lMlO

  • @PCTolosa
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Recuerda! Dpto. Seguridad activa #Alarma_ROJA esta madrugada de 3:00h a 9:00h : http://t.co/B1YjeoKeFB ►@Irekia_News http://t.co/Wz4yF0xmdj

  • @radiobilbao
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia_News: Seguridad activa la alarma roja por riesgo marítimo-costero entre la 3:00 y las 9:00 horas http://t.co/lMlOk9uwno"

Komunikabideek behera kargatzeko