Berriak
Eu

Emakundek blog bat ireki du, Berdintasunaren V. Plana hobetuko duten herritarren proposamenak jasotzeko

2010.eko maiatzak 07

Helburua, Berdintasunaren V. Plana hobetzeko herritarren proposamenak biltzea da

Emakundek, bere webgunean (www.emakunde.euskadi.net) atal bat jarri du herritarren eskura, blog bat (http://blog.quintoplan.euskadi.net) eta Irekian, herritarren parte-hartzera bideratutako Euskal Berritzaileen Komunitatearen gunean; horien bidez, Berdintasunerako V. Planaren eraketan parte hartzeko gonbita egiten zaie. Dokumentu horretan jasotzen dira, legealdi honetan berdintasunaren alorrean botere publikoen jarduera zuzendu behar duten esku-hartzearen ildoak eta jarraibideak. Ekarpenak datorren maiatzak 17 arte egin ahal izango dira. Une horretatik aurrera, plana behin betiko onartzeko kudeaketak hasiko dira.

María Silvestre Emakunderen zuzendariak, erantsitako bideoan, Berdintasunaren V. Planaren helburuak azaltzen ditu, eta herritarrek, modu erraz batean, ekimen honetan nola parte har dezaketen.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 09

    yo pondría a una mujer de lehendakari, eso si que seria hacer cosas por la igualdad...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre, Directora Emakunde