Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak hiru Erakunde Sanitario Integratu (ESI) gehiago sortu ditu Bizkaian

2014.eko urtarrilak 30

Pazientearekiko arreta hobetuko duen antolaketa-eredu berri honen behin betiko zabaltze prozesuari ekin zaio era honetan Euskadin

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Giza Baliabideak Antolatzeko Plana onartu du, halaber

Bizkaiko osasun arloan hiru Erakunde Sanitario Integratu (ESI) gehiago sortzeko baimena eman du gaur Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Horretaz gain, 2014-2016 aldirako Osakidetzako Giza Baliabideak Antolatzeko Plana ere onartu du gaur goizean Gasteizen egindako bileran.

Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI antolamendu-egitura arreta integralerako eredu bat da, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditu eta eremu geografiko zehatz baten ardura hartzen duena; betiere, beste erakundeetako osasun zein gizarte zerbitzuekin koordinaturik. Hala, bezeroari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Era honetan, arreta-prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez; eta baita patologia bera bi arreta-maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere sahiestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu.

Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar; zuzendaritzako karguak murriztea, besteak beste (zortzi gutxiago).

Eredu hori biztanle gutxiagoko 4 eskualdetan ezarri da orain arte (Gipuzkoan), baina gaur hartutako erabakiaren bidez Osakidetzako sare osora hedatzen hasiko da. Tokian tokiko beste osasun zein gizarte zerbitzuekin koordinaturik eta Lehen Mailako Arretako Eskualde guztiek erreferentziako ospitaleekin antolaketa bakar bat osatzea dugu helburutzat betiere, legegintzaldiaren hasieran Osasuneko sailburu Jon Darpónek berak Osasun Sailaren ildo eta konpromiso estrategikoak azaltzean aurreratu zuen moduan. 

 

Hala, bada, honelaxe dago laguntzaren antolaketa-mapa Bizkaian:

- Bilbo-Basurtu ESI, Bilboko eskualdea hartzen duena, Lehen Mailako Arretaguneokin:

Zorroza-Alonsotegi (Alonsotegi eta Zorrrozako osasunetxeak)

Basurtu-Altamira (Basurto eta Altamirako osasunetxeak)

Deustu-Arangoiti (Deustu eta Arangoitiko osasunetxeak)

Begoña

Bolueta-Sagarminaga

Bombero Etxaniz

Alde Zaharra

Gazteleku

Indautxu

La Merced (La Merced eta Saralegiko osasunetxeak)

La Peña

Otxarkoaga

Errekalde

J. Saenz de Buruaga

San Adrián

San Ignacio

Santutxu-El Karmelo

Santutxu-Solokoetxe

Txurdinaga

Zurbaran

Mina del Morro

eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

- Barrualde-Galdakao ESI, Barrualdeko eskualdeak hartzen dituen Lehen Mailako Arretaguneokin: Abadiño-Elorrio-Berriz, Aiala, Zornotza, Arratia, Arrigorriaga, Basauri-Kareaga, Bermeo, Durango, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Gernikaldea, Lekeitio, Llodio, Markina-Xemein eta Ondarroa, guztira 58 kontsultategi, 14 osasun zentro, 3 anbulategi, eta Gernika-Lumo Ospitaleak eta Galdakao-Usansolo Ospitaleak osatuta.

- Barakaldo-Sestao ESI, horren barruan San Eloy ospitalean zein honako Lehen Mailako Arretaguneokin: Barakaldo (Gurutzeta, Lutxana, Errontegi, San Vicente, Urban, Zaballa, eta Zuazo osasunetxeak), Sestao (Kueto, Markonzaga eta La Iberia osasunetxeak), lehen Ezkerraldea-Enkarterri eskualdean zeudenak.

 ORAIN ARTE DAUDEN ESI-AK

GIPUZKOA

- OSI Bidasoa: Bidasoa Ospitalea zein Irun Erdialdeko, Dunboako eta Hondarribiko osasun-zentroak hartzen ditu barnean.

- Debabarrena ESI: Mendaro Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Ermua, Torrekua, Eibar, Elgoibar eta Deba (guztira, 7 osasunetxe eta 3 kontsultategi).

- Debagoiena ESI: Debagoiena Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Oñati, Bergara, Arrasate, Leintz Bailara (guztira, 4 osasunetxe, 5 kontsultategi eta anbulategi bat).

- Goierri-Urola ESI: Zumarraga Ospitalea eta Lehen Mailako Arretaguneok: Azpeitia, Ordizia, Beasain, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga (guztira, 7 osasunetxe eta 15 kontsultategi).

GIZA BALIABIDEEN PLANA

Osakidetzako Kontseiluak Giza Baliabideen Plana onartu du. Osakidetza osorako zehaztutako estrategiekin eta erakunde publikoaren zuzendaritza-kontseiluak 2014-2016 aldirako finkatutako planekin bat dator plan hori.

Giza Baliabideen Planak zortzi jarduera-ildo zehazten ditu, horietan garatu beharreko ekintzak barne: kultura-aldaketa bat, pertsonak eragile gisa hartuta; giza baliabideak beharren arabera planifikatzea; eraginkortasuna pertsonak kudeatzean; araudia egokitzea; lan- eta lanbide-harremanak; hizkuntza-normalizazioa eta lan-osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko abenduak 15

    Recordarles la petición que hacíamos en marzo para que el centro de salud de Cruces pasara a pertenecer al Hospital de Cruces por las razones que exponíamos:
    Proximidad al centro,las personas mayores tienen graves dificultades para coger Auto-bus,metro etc,
    Les agradeceríamos tomaran nota con sentido común.
    Un saludo. Ismael y Asociación de Familias.

  • Salud
    2014.eko martxoak 21

    Estimado Sr.:
    Agradecemos sinceramente su interés y le comunicamos que hemos tramitado su sugerencia a Osakidetza para que sea tenida en cuenta a la hora de la definición de la OSI Cruces.
    Un saludo,

  • 2014.eko martxoak 17

    Buenas noches:
    Decir que soy un vecino de Cruces donde está instalado el Hospital que lleva su nombre,nos vemos obligados a tener que desplazarnos al hospital de San Eloy, nos parece injusto tener que desplazarnos y vecinos de otros lugares si pueden quedándoles mas cerca otros Hospitales.
    .Razonablemente como dicen ustedes los gobernantes ¡hay que utilizar el sentido común!
    También les recuerdo que tenemos que soportar los inconvenientes que se derivan de este centro hospitalario (atascos,sirenas,aparcamientos,etc...
    Espero puedan tomar una decisión al respecto.
    P.D. las personas de avanzada edad se lo agradecerán.
    Un saludo Ismael

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)