Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak eta Osakidetzak Arabako Unibertsitate Ospitaleko Plan Funtzionala aurkeztu dute

2014.eko otsailak 03

Gaur goizean, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizak Arabako Unibertsitate Ospitalea birgaitzeko plan funtzionala aurkeztu du Legebiltzarrek Osasun Batzordean. Antonio Arraizaren hitzetan, pazienteak kontuan hartuz pentsatu da, Araban eman beharreko osasun-laguntza planifikatzen du, zerbitzuen aukera zabal baten bidez, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuta dago. 

Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak adierazi du ospitale horretako laguntza-zerbitzuen zorro berriak Jaurlaritzaren baldintza guztiek, inguruko betekizunak eta zerbitzuen ekarpenak betetzen dituela. bestalde, zerbitzu-zorroa ospitalearen hiru egoitzen artean banatzeko erabili duten eredua azaldu du. «Abangoardiako eredua da, pazienteei zuzendua, erabakitzailea, eraginkorra, iraunkorra eta teknologikoa», esan du. Gainera:

  • Egoitzetan berriki egindako inbertsioak errentagarri bihurtzea ahalbidetzen du, eta aurreko legegintzaldian eraiki zuten kontsulten eraikinaren erabilera maximizatzea.
  • Herritarren beharrak betetzen ditu, gero eta zaharragoak baitira, patologia bat baino gehiago izaten baitituzte eta kronikotasunaren karga handiagoak baita.
  • Ospitalearen bi egoitzetan akutuen zerbitzuak utziko ditu, eta ospitaleratze erregimenaren zerbitzu espezializatu berriak Santiagoko egoitzan bilduko ditu, hain zuzen: errehabilitazioko unitatea, susperraldi unitatea eta zainketa aringarrien ospitale unitatea.
  • Egoitza bakoitzean eman ditzakeen zerbitzuak eraikinen aukeretara egokitzen ditu, inbertsioari eusteko beharrari jarraiki.
  • Pazienteen joan-etorri kopurua txikitzen du, programatu beharreko prozesuetan biltzen dena eta erabakitzeko irizpideen arabera egin beharko dena (anbulatorioetako diagnosi-probak, anbulatorioetako prozedurak edo egonaldi laburretakoak, kirurgia anbulatorioa eta potentzialki anbulatorioa).
  • Inbertsioak sekuentzialki egitea ahalbidetzen du, lehentasunen eta aurrekontuaren arabera.

Etorkizunean egingo diren balizko aldaketak planifikatzeko eta betetzeko malgutasuna ematen du.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko laguntza-zerbitzuen banaketa berria

Kontsulten eraikina

  • Espezialitate guztietako kanpo kontsultak
  • Arabako laborategi zentralizatua
  • Konplexutasun txikiko/ertaineko modalitate erradiologikoak

Txagorritxuko egoitza

  • Ama-umeentzako arloa
  • Alor medikoa: barne medikuntza (zati bat) + bestelako espezialitate medikoak.
  • Kirurgia arloa: larrialdiko kirurgia eta ospitaleratzea eragiten duen espezialitate guztietako* kirurgia

Santiagoko egoitza

  • Neurozientzien arloa: psikiatria + arreta subakutua eta nerbio-sistema zentraleko prozesuen susperraldia.
  • Alor medikoa: barne medikuntza (zati bat).
  • Kirurgia arloa: kirurgia anbulatorioa eta potentzialki anbulatorioa*
  • Errehabilitazioa eta susperraldia
  • Zainketa aringarriak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)