Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi Europako "vanguard" programan Arantza Tapiak Bruselan sinatutako hitzarmenaren bidez, Europako 15 eskualde industriako eta espezializazio adimenduneko politikaren buru jarriko dira

2014.eko urtarrilak 31

Europako komisarioen kabineteekin bildu dira, eta horien aurrean, Euskadiko espezializazio-sektoreak zehaztu ditu sailburuak; manufaktura aurreratua eta energia, alegia

Eskualdeko klusterrak munduko kluster bihurtzea proposatu dute, besteak beste

Brusela, 2014ko apirilaren 30a. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak «abangoardiarako eskualdeak» deitutakoen goi-mailako bileran parte hartu du Bruselan; Flandriako ministro-presidente Kris Peeters-ek deitu du bilera hori. Tapia sailburuarekin batera hauek ere egon dira: Estibaliz Hernáez sailburuordea, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antón, bai eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkari Marta Marín ere.

Europako Kontseiluaren presidente Herman Van Rampuyri helarazi behar dioten adierazpen-gutuna sinatzeko bildu dira Europako 15 eskualdeen ordezkariak . Eskualde horien irizpidea martxoan egingo den hurrengo Europako Kontseiluaren agendan sartzeko eskatu diote gutun horretan. Zehazki, eskualdeek Europako industria-hazkunde berrian parte hartzeko prozesuan aurrera egitea proposatzen zaio Europako Kontseiluari, plan estrategikoak eta inbertsio estrategikoak lerrokatzea, bai eta eskualdeko klusterrak munduko kluster bihurtzea ere, proposatuz.

Eztabaidak egin dituzte «abangoardia»ko 15 eskualdeen lan-jardunaldian hazkunde-politika berriak bultzatzeaz arduratzen diren Europako Komisarioen kabineteetako kideekin zein Europako Batzordeko ordezkariekin Europako industria- eta berrikuntza-politikarako ikuspegi berri bat, espezializazio adimendunean oinarritua, elkarrekin garatzeko.

Tapia sailburuak Europako kideen aurrean egindako hitzaldian nabarmendu duen moduan, eskualdeek eginkizun garrantzitsua dute Europako industria berrikuntzaren bidez modernizatzeko orduan; izan ere, eskualdeak Europako industriaren etorkizuna ordezkatzeko eta laguntzeko maila politikorik hurbilena dira, era horretan nazioarteko lehiakortasuna ere lagunduta.

Euskadi eskualderik aktiboenetako bat izan da ekimena abiarazi zenetik bertatik. Europar Kontseiluari igorritako adierazpenean nabarmendutako puntuak aplikatzeko eginkizun aktibo bat izango dute «Abangoardiako eskualdeen» jarduerek eta ekimenek, bai eta Europako foroetan parte hartzeko zein Europako erabaki-prozesu zenbaitetan kontsultatzeko ere.

Indarrak batu dituzte 15 eskualdeek Europako agenda espezializazio adimendunaren bidezko hazkunde berria defendatzearren. Europako berrikuntza-politikaren barruan sartzen da espezializazio adimenduna, berrikuntza Europako eskualde guztietan bultzatzeko, haien indarguneak oinarri hartuta. Eskualdeetan berrikuntza-sistema osatzen duten aktore eta eragile guztiak hartzen ditu barnean Europako espezializazio adimenduneko estrategiek, gizartearen erronkei (hazkundeari eta enpleguari, adibidez) irtenbide lehiakorrak emateko.

"Abangoardiako eskualdeen" ekimena:

Europako 15 eskualde dira «abangoardiako eskualde»: Euskadi, Baden-Württemberg, Flandria, Valonia, Lombardia, Polonia Txikia, Ipar Renania- Westfalia, Eskozia, Eskania, Herbehereetako Hego-ekialdea, Tampere, Asturias, Portugaleko Iparraldea, Austria Garaia eta Rhône-Alpeak. Abangoardiako ekimena ez da ekimen esklusibo bat, baina espezializazio adimendunaren bidez hazkunde berri bat erdiesteko helburua partekatzen duten eskualdeak bildu nahi ditu.

Ekimenarekin bat egindako eskualdeak konprometiturik daude espezializazio adimendunarekin, ez Europako kohesio-politikaren ex ante baldintza gisa, haien industria- eta berrikuntza-politiken printzipio gidaritzat baizik, lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzearren. Espezializazio adimenduna industriaren eta berrikuntzaren aldeko Europako politiketan txertatzeko prozesua bizkortu nahi du abangoardiako ekimenak; horretaz gain, maila politiko guztiak eta interesa duten alderdi guztiak hazkunde berri baten onerako mobilizatzeko orduan eskualdeak aktore nagusi bat izan daitezkeela ere erakutsi nahi du.

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anarranz
    2014.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @icalzada: #BasqueCountry #Oresund #Scotland > @EU_Commission #regions to lead #RIS3 > http://t.co/uurPcdSn4e v> @Irekia c> http://t.co/

  • @icalzada
    2014.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    #BasqueCountry #Oresund #Scotland > @EU_Commission #regions to lead #RIS3 > http://t.co/uurPcdSn4e v> @Irekia c> http://t.co/MTSCBxzXnO

  • @EuskalSouvenirs
    2014.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @leizaolafund: #Euskadi entra en el programa europeo "Vanguard", orientado al desarrollo económico y la competitividad. http://t.co/7BUi

  • @leizaolafund
    2014.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi entra en el programa europeo "Vanguard", orientado al desarrollo económico y la competitividad. http://t.co/7BUikkCrqY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)