Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadin egonaldia egiten dauden 100 unibertsitari iparramerikar hartu ditu

2014.eko urtarrilak 31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Iparramerikako 100 unibertsitari hartu ditu Euskadiko hainbat kanpusetan ikasketak egiten ari baitira, unibertsitariok USAC-University Studies Abroad Consortium-ek antolatutako programa baten baitan. USAC Estatu Batuetako unibertsitate partzuergoa bat da eta atzerrian ikasketak sustatzeko egonaldiak antolatzea du helburu.

Ekitaldia Lehendakaritzan izan da eta bertara ehun bat unibertsitari joan dira; unibertsitario horiek une honetan Bizkaiko kanpusean (enpresa ikasketa modalitatean) eta Gipuzkoako kanpusean (giza zientzia modalitatean) ari dira ikasten. Beraiekin Carmelo Urza USACen zuzendari eta sortzailea izan da baita irakasleen ordezkaritza bat ere.

USAC jarduerak antolatzen hasi zenetik (1983) eta EHUrekin egindako akordio bati esker,   AEBetako 7.250 unibertsitario baino gehiagok egin dituzte egonaldiak Euskadin. Egonaldi horietan ezagutza akademikoa jasotzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko aukera ere izan dute. Era berean, Iparramerikako 100 irakaslek klaseak eman dituzte partzuergoak antolatutako euskal programetan. Bestalde, EHUrekin izenpetutako akordioak aukera eman die 200 euskal irakasle baino gehiagori Amerikako Estatu Batuetara joateko USAC bekei esker, baita Euskadiko gero eta unibertsitari gehiagori nazioarteko programetan parte hartzeko ere.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @KristauEskola
    2014.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria gure ikastetxeetan elkarrizketa laguntzaile lanetan ari direnekin bildu da http://t.co/1FqlVvSYxX

  • @andercaballero
    2014.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    the basque president @iurkullu meets with 100 students from the USA in the basque country http://t.co/8AXAZpLypy

  • @inakigoiko
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Euskadin egonaldia egiten dauden 100 unibertsitari iparramerikar hartu ditu http://t.co/7w6On5yRlz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)