Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burgeluko herritarrek konpostaje arloan egindako jasangarritasun-lanak goraipatu ditu Oregik

2014.eko urtarrilak 30
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Arabako udalerriaren ur arloko beharrak aztertu ditu
  • «Jasangarritasunak administrazio eta erakunde guztien elkarlana eskatzen du kostuak murrizteko eta hainbat helburu errazago gauzatzeko»


Burgeluko alkate Natividad López de Munainek hainbat gairen berri eman dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiri ur-saneamendu eta -horniketako sistemak handitzeko eta ibai-ibilguak mantentzeko beharrari dagokionez. Arabako udalerriko herritarrek jasangarritasun arloan egiten duten lana nabarmendu du Oregik, etxeko hondakinak ia hogei tona murriztu baitituzte konpostajeari eta birziklatzeko lan onari esker.

Oregik azaldu duenez, «jasangarritasunak administrazio eta erakunde guztien elkarlana eskatzen du; izan ere, era horretan kostuak murrizten dira, helburuak erraz gauzatzen dira, eta herritarrek bizi maila hobea izaten dute. Horixe da, hain zuzen, Añua, Arbulu, Argomaiz, Burgelu, Gazeta eta Ixona herrien adibidea; Burgu udalerria osatzen duten herri horien antolaketa harrotasun handiz izan daiteke Arabaren eta Euskadiren ordezkari udal-antolaketa eta -kudeaketari dagokionez».

Natividad López de Munain alkateak Dulantzi ibaian egindako hainbat jarduketaren berri ere eman dio Ana Oregiri; halaber, «mantentze zuzena eta naturala eskatu du horrentzat, ordura arte egindakoa bezalakoa, eta ez hiriguneetako tartera mugatuta».

Burgelun 2006an hasitako konpostaje-lanarekiko interesa agertu du Oregik, orobat; horren bidez, udalerriko guneetan sortutako materia organikoa eraldatu nahi da. Hala, hondakin organikoentzako konpostatzaileak ezartzeaz gain, hainbat lurzati ere prestatu dira inaustearen zein segatzearen hondakinak bereiz biltzeko. Udalak kudeatzen du konpostaje-proiektua 2007tik nekazari bati emandako kontrataren bidez; segatu eta inausitakoa xehatu eta banatzeaz arduratzen da, bai eta konpostatzaileetan sartutako hondakinen bilakaera kontrolatzeaz ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Natividad López de Munain