Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: "Txinbadia 2014/2015 proiektuak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu Txingudiko padurak leheneratzera"

2014.eko urtarrilak 30
  • Igandea, Hezeguneen Nazioarteko Eguna
  • Sailburuak Txingudiko urmaeletan egiten ari diren lanak bisitatu ditu (anfibioentzako urmaelak eta uhalde-enara eta martin arrantzaleentzako oinak eta kutxatilak).

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean Irunen nabarmendu duenez, "Txinbadia 2014/2015 proiektuak 1.078.869 euroko aurrekontua izango du Txingudiko padurak dinamizatzeko eta leheneratzeko jardueretarako". Oregik Plaiaundiko Ekoetxearen jardunaldi tekniko batean parte hartu du, asteburu honetan ospatuko den Hezeguneen Nazioarteko Egunaren harira, eta leheneratzen ari diren anfibioentzako urmaelak eta uhalde-enara eta martin arrantzaleentzako oinak eta kutxatilak bisitatu ditu.

"Txinbadiak Hendaiaren parte-hartzea du, eta etorkizunerako plangintza eta lan-ildoak jorratuko ditu naturgunean eskumen zuzenak dituzten eragileekin", esan du Oregik. Gainera, nabarmendu egin ditu "Eusko Jaurlaritza RAMSAR eta Natura 2000 Sarea izendapena duten Euskadiko hezeguneetako bi leheneratzeko egiten ari den apustua, Oka ibaiaren goi estuarioan, Urdaibai biosfera-erreserban, eta Txingudiko badian egindako leheneratze-jarduerak".

Sailburuak Euskadiko azken ekobarometro soziala aipatu du. Horrek euskal gizartearen ingurumen-pertzepzioak jartzen ditu, eta, horren arabera, "biodibertsitate" kontzeptua "gure herritarrengandik pixka bat urruti dago oraindik ere; izan ere, % 27k diote ez dakitela zer esan nahi duen. Badaukagu zer eginik".

"Gaur egun -esan du Oregik-, 4,4 bat milioi lanpostu daude Europar Batasunean, eta 400 mila milioi euro baino gehiago sortzen dira urtean negozio-bolumenean. Hori guztia ekosistemak behar bezala kontserbatzetik dator zuzenean, eta ekosistema horietako proportzio esanguratsu bat Natura 2000 Sarearen barruan dago".

"Ingurumen-arazo batzuen aurrean -adibidez, klima-aldaketaren eta ur eta airearen kalitate arazoen aurrean-, naturak berak ematen dizkigun irtenbideak inguruneari kalte handiagoa egiten dioten beste irtenbide mota batzuk baino errentagarriagoak izaten dira. Gainera, naturaren alde lan eginez, epe luzerako onurak lortzen ditugu, denborak aurrera egin ahala modu orekatuan irauten duten onurak", adierazi du Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

Lehentasunak

Oregiren arabera, "Natura-ondarea babestea eta kudeatzea zuzentzen dudan Sailaren lehentasun nagusietakoak dira, eta horren barruan ekosistemen kontserbazioa nabarmentzen da. Bereziki beharrezkoa da ur-ekosistemak baloratzea".

Ana Oregik nabarmendu duenez, "Eusko Jaurlaritza ahaleginak egiten ari da RAMSAR eta Natura 2000 Sarea izendapena duten Euskadiko hezeguneak leheneratzeko. Urdaibai biosfera-erreserban dagoen Oka ibaiaren goi-estuarioa leheneratzeaz eta Txingudiko badian egindako leheneratze-ekintzez ari naiz".

"Urdaibaiko goi-estuarioa leheneratzeko eta balioztatzeko proiekturako, hasieratik gaur egunera arte, guztira, 2.650.000 €-ko inbertsioa egin dugu. Aurten, beste 600.000 € inguru inbertituko ditugu proiektua bukatzeko. Proiektuaren helburua, biosfera-erreserben xedeei jarraiki, estuarioko eremu horren ingurumen-ezaugarriak leheneratzea eta klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren gorakadari aurre egitea da. Era berean, naturaren zaintza eta erabilera publikoa bateragarri egin nahi ditu. Horretarako, jasangarritasunaren gaineko heziketa, mugikortasun jasangarria eta Urdaibairen garapen ekonomikoa sustatu nahi ditu, ekoturismoaren bidez", zehaztu du Euskadiko Ingurumeneko arduradun nagusiak.

Txinbadia
Gainera, Oregik gehitu duenez, "Txingudiko padurak hezeguneen ingurumen-leheneratzearen adibide ona dira". 1998an, Plaiaundi leheneratu genuen. Txingudi zaintzeko lehenengo pausoa izan zen. Hala Plaiaundin nola Jaitzubian egin diren leheneratze-jardueretako batzuk mugaz gaindiko TXINBADIA elkarlan-proiektuaren parte dira. Proiektu hori Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko programa operatiboan (POCTEFA) sartuta dago. TXINBADIA Natura 2000 Sarean sartuta dauden eremu hauen gaineko ingurumen-heziketan, kudeaketan eta erabilera publikoan jarduten duen lan-sare bat da, Txingudiko Padurek, Abbadia Eremuak eta Frantziako Euskal Erlaitzak osatua. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Itsasertzeko Kontserbatorioa eta CPIE Euskal Itsasertza elkartea dira proiektu honetako bazkideak, eta Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren bitartez, taldeburu gisa lan egiten du. TXINBADIAk 2,7 milioi euroko aurrekontua izan du. % 65 Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bitartez kofinantzatu da, eta gaur egun, azken garapen-fasean dago. Zehazki, Asporotsttipi baserria Abadia Eremuko Euskal Erlaitzaren Interpretazio Gune gisa egokitzeko lanak bukatzen.

Honako hauek parte hartu dute jardunaldietan: Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta, Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera, Natura Inguruneko zuzendari Amaia Barredo, Jordi Sargatal (Aiguamolls de l'Empordàko natura-parkeko zuzendaria), Alberto Manzanos (URAko Plangintza eta Lan Arloko Informazio Hidrologikoko teknikaria), Magdalena Bernués (Hezeguneen Kontserbazio eta Inbentario Zerbitzua. MAGRAMA), Azucena Salazar (Ingurumeneko teknikaria. Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune eta Plangintza Zuzendaritza), Sylvain Cardonnel (Naturgune Sentikorren zaintzaile kudeatzailea. Girondako Kontseilu Nagusiko Ingurumen eta Turismo Zuzendaritza), Alberto Luengo (Txingudiko paduretako teknikaria - Eusko Jaurlaritza), Fernando de Juana (Eraztun Berde eta Biodibertsitate Unitateko burua. Gasteizko Udala) eta Manu Monge (Urdaibai biosfera-erreserbako teknikaria - Eusko Jaurlaritza).

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2014.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    TXINBADIA 2014/2015: objetivo: restaurar las Marismas de Txingudi http://t.co/Go4mqoaSOg @xabicano @Sofia_G_Arana @Joseba_Cano

  • @uraEJGV
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Txinbadia 2014/2015 proiektuak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu Txingudiko padurak leheneratzera http://t.c

  • @uraEJGV
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El proyecto Txinbadia 2014/15, dedicará más de un millón de euros a la restauración de las marismas de Txingudi http://t

  • @MikkelMu
    2014.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El proyecto Txinbadia 2014/15, dedicará más de un millón de euros a la restauración de las marismas de Txingudi http://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Kerejeta, Xabier Iridoy,