Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Garraio aldaketa otsailaren 1ean Eibar eta Ermua artean, trenbidearen erdibitze lanak direla eta

2014.eko urtarrilak 30

Euskotrenek, otsailaren 1ean, garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia trenbide lineako Eibar eta Ermua arteko geltokien artean, Amaña eta Ardantza arteko trenbidearen erdibitze lanak direla eta.

Ukitutako trenak hasiera, helmuga, noranzkoa zein izanik ere Ermua-Eibar tartean dabiltzan tren guztiak, zerbitzuaren hasieratik 14:00etara.

Bilbao-Ermua tartean eta Eibar-Donostia tartean, trenak ohi bezala ibiliko dira.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBAO-DONOSTIA TRENAK

Bilbao-Donostia trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Ermuan, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira.

Errotaberriko, San Lorentzoko, Unibertsitateko eta Ardantzako bidaiariek, jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute.

BARIK txartela erabiltzen duten bidaiariek bidaia Ermuan itxi beharko dute.

DONOSTIA-BILBAO TRENAK

Donostia-Bilbao trenetako erabiltzaileek, Eibarren ondorengo geltokietara doazenek, trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Eibarren eta azken honek helmugaraino eramango ditu, dagozkien autobus geralekuetan utziz.

Ardantzako, Unibertsitateko, San Lorentzoko eta Errotaberriko bidaiariek, jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute.

MUGI txartela erabiltzen dutenek bidaia Eibarren itxi behar dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ion_gomez
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Garraio aldaketa otsailaren 1ean Eibar eta Ermua artean, trenbidearen erdibitze lanak direla eta . http://t.co/dl18HvhTOP

Komunikabideek behera kargatzeko