Berriak

URAk ibilguak mantentzeko 37 ekintza burutu ditu Urumean 2013an

2014.eko urtarrilak 28

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailari atxikirik dagoena, azken urtean 37 ekintza burutu ditu Urumea ibaiaren ibilgua mantentzeko, ibilgu mantentze zerbitzuaren bitartez. Horien artean azpimarratzekoak dira 17 ezbeharrei aurre egiteko ekintzak izan direla, hain zuzen ere, egun hauetako bezalako gertakarien kalteak murriztera bideratuak daudenak. URAko zuzendaria Iñigo Ansola, azpimarratu nahi izan du URAk eskaintzen duen "alerta goiztiarrerako" sistema eta instituzioen arteko elkarlana urte guztian zehar, gehiago momentu kritikoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdi zerbitzuarekin "hainbat egoerei aurre hartu eta konpontzea ahalbidetzen duena"


URAko zuzendari Iñigo Ansolak aipatu duenez " Urumean, Euskadiko beste ibaietan bezala, hainbat ekintza abian jartzen ditugu: ekintza bereziak, ibaiertz eta ibilguak ingurumenaren ikuspegitik hobetzeko lanak edota erabiltzen ez diren azpiegituren eraisketak; mantentzeari dagozkionak, adibidez, enborrak eta adarrak kentzea, sastrakak kentze-hautakorra; ibilguetatik oztopoak kentzea, ibilguaren erdian hazten den landaredia kentzea, harri-lubeta birkolokatu eta naturalizatzea; material-soberakin pilaketak kentzea, zuhaitzak mugitu, atera, moztu eta horiei adarrak kentzea; zuhaitz eta zuhaixkak landatu, ibaiertzen egonkortasun naturala mantentzea, landaketak mantentzea entresaka eta inausaldiekin, ibilguak lehengoratzea bioingenieria teknikekin, datozen landaketetarako materialak bildu, eta, azkenik, landare inbaditzaileen kontrola."

" URAtik hainbat ekintza egiten dira ibaiertzetako landaredi egokia hobetu eta mantentzeko eta ahalmen hidraulikoa hobetzeko, ekintza horiek lehentasuna duten guneetan. Ekintza horiek baliabide dira ingurumena hobetzeko, ibaiertzak birlandatzeko, eroritako zuhaitzak kentzeko, ibaiertzak egonkortzeko eta espezie inbaditzaileen kudeaketarako" gehitu du Ansolak.

Garrantzitsua da gure ibaien eguneroko eta oinarrizko garbiketa eta ibilgu mantentze lan hori - baieztatu du URAko zuzendariak - Baina era berean garrantzitsua da egiten ari garen lana Loiola, Karabel edo Martuteneko eremuan. Añarbeko urtegian gaur egun gainezkabidearen uhateek eta bere eragite sistemak duten egoera berraztertu da, eta bere berriztatzea ekipamendu elektroniko, informatiko eta telekomunikaziokorako baliabideekin. Egiako zubiarako Donostian, hitzarmen bat sinatu da Udalarekin ordezkatzeko proiektua zehazteko. Loiolako ETSko zubia sekzio hidrauliko handiagoa izango duen batengatik ordezkatzen ari gara, ibilbidea bitan banatu eta egokitzeko lan garesti baten barruan.

Ansola gogoratu du "URAk ere Txominen definizioan lan egiten duela, eta Martutenen proiektua idatzia dagoela, hain zuzen ere momentu honetan informazio publikoan dagoena otsailaren 11ko epemugarekin alegazioak aurkezteko. Lanek Astigarraga, Ergobia-Akarregi, Hernani eta Eziago poligonorantz hedatzen dira.

"URAk egiten duen lana ez da momentuko gauza eta horren froga da plangintzaren arloan egiten diren ekimenak" zehaztu du Ansolak. "Uraren Euskal Agentzia jakitun da azken egunetako eurite gogorrek herritarrengan sorten duten ziurgabetasunaz eta horregatik, beste administrazioekin batera elkarlanean dihardugu epe laburrera kalteak murrizteko, ahal den heinean eta era berean Urumea ibaiaren hobekuntzarako proiektu zabalean aurrera egiteko.


URA- Uraren Euskal Agentziaren funtzio nagusien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoko ur masen egoera babestu, mantendu eta hobetzea, eta gure lurraldean uholde arriskuari aurre egitea eta murriztea. URAk funtzio horiek betetzeko Plangintza Hidrologikoa eta Baimen Erregimenaz baliatzen da, eta horiek osatzeko, Ibilguak mantendu eta berreskuratzeko Zerbitzua dauka.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko