Berriak Osasuna
Eu

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, bihotz gutxiegitasunen tratamendua hobetzen duen taupada-markagailu bat ezarri duen estatutko lehen zentroa

2014.eko urtarrilak 28

Taupada-markagailuak diseinu aurreratuko elektrodo tetrapolarrak ditu, eta elektrodo horiek ahalbidetzen dute teknika konplexu horretako ohiko konplikazioak tratatzea, pazienteari ebakuntza kirurgiko gehigarririk egin beharrik gabe

Gainera, funtsezko diagnosi-datuetarako sarbide goiztiarra eskaintzen du, urrutiko monitorizazio-sistemak barne

Bilbon erreferentzia den Osakidetzako ospitale horretan bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzen dute

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea izan da birsinkronizazioko taupada-markagailuetarako elektrodo tetrapolarra ezarri duen Estatuko lehen ospitalea. Gailu berria da, teknologia aurreratuduna, eta, horri esker, bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteen tratamendua hobetzen du, funtsezko hobekuntza baitakarkie medikuei ebakuntza-geletako ezarpenean. Izan ere, teknika konplexua eta nekeza da, eta konplikazioak izaten dira batzuetan.

Eskuratze horrekin, Bilbon erreferentzia den Osakidetzako ospitaleak tresna berri bat du erabilgarri, bihotz-gutxiegitasunen tratamendurako. Hain zuzen ere, munduan 26 milioi lagun baino gehiagok pairatzen du patologia hori, eta haren prebalentzia-indizeak gora egin du azken hamarkadetan.

Bihotz-gutxiegitasuna dugula esaten dugu gure bihotzeko muskulu ahul bat organismoaren beharrak betetzeko nahiko odol ponpatzeko gai ez denean. Normalean, bihotzak behar bezala uzkurtzeko edo lasaitzeko ezintasuna izateak eragiten du hori.

Osakidetzaren Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko Mª Fé Arcocha doktorearen arabera, aipatutako teknologiak “ahalbidetuko du bihotz-gutxiegitasuna duten eta birsinkronizazio-terapia jarraitzen duten pazienteen tratamendua irisgarriago egitea; horri esker, ez da konplikaziorik agertuko, ez da ebakuntza kirurgikorik egin beharko eta aukera izango da paziente konplexuagoei eta lehen eman ezin zitzaien beste paziente batzuei ere eskaintzeko. Horrek pazienteen pronostikoa hobetuko du, baina ez hori bakarrik; bai eta haien bizi-kalitatea ere”.

Zehazki, bihotz-birsinkronizazio terapietarako AllureQuadra gailua da, eta elektrodo tetrapolarren teknologiarekin lan egiteko diseinatu den lehen taupada-markagailua da. Elektrodo tetrapolarrek diseinu aurreratua dute, eta lagungarri zaizkie medikuei teknika konplexu horretako ohiko konplikazioak tratatzeko, pazienteei ebakuntza kirurgiko gehigarririk egin beharrik gabe.

Era horretako gailuak bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteei ezartzen zaizkie, bihotza ponpaketa-erritmo egokiarekin sinkronizatzen laguntzeko. Hainbat elektrodo edo kable ditu gailuak. Elektrodo edo kable horiek bihotzeko gune jakin batzuetan jarri behar dira, eta zail izaten da gune horietara iristea, askotan. Gainera, kirurgia luzea behar izaten da horretarako, eta konplikazioak izaten dira batzuetan.

Mundu-mailan egindako hainbat azterlanetan ikusi denez, gailu horiek funtsean hobetzen dute bihotz-gutxiegitasun aurreratua duten pazienteen bizi-kalitatea, eta haien heriotza-tasa jaisten dute, elektrodo berriak erabiltzen dituen teknologia hobetuari esker. Izan ere, elektrodo berri horien laguntzarekin, medikuek aukera gehiago izaten dute onurarik handiena ekarriko duten guneetan jartzeko, eta konplikazio minimoak izaten dira ezarpenean eta jarraipenean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @secardiologia
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @MirenMorillas: El Hospital Universitario Basurto, primer centro de estado en implantar un nuevo marcapasos que mejora el tratam... http…

  • @MirenMorillas
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Basurto, primer centro de estado en implantar un nuevo marcapasos que mejora el tratam... http://t.co/MYdFGzTg7V

  • @barrixe
    2014.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Hospital Universitario Basurto, primer centro de estado en implantar un nuevo marcapasos que mejora el… http://t