
Bilboko Udalak bakearen eta indarkeriarik ezaren alde antolatutako ekitaldi batean parte hartu du Jonan Fernandezek
Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek Salbeko zubiko Giltza bat horma-irudiaren gaineko balorazioa egin du. Oinarrian dituen balioak nabarmendu ditu: lankidetza, hezkuntza eta elkarrizketa. «Erakundeen eta organizazioen arteko lankidetza-prozesu» batetik sortutako horma-iruditzat jo du, Indarkeriarik Ezaren Eskola Egunaren oroitzapenaren inguruan sortua eta, azkenik, elkarrizketaren ideian, «aukerak irekitzen» dituen giltzaren izaeran, oinarritua. Amaitzeko, «Horma-irudi horrek elkarrizketa aldarrikatzen» duela adierazi du Fernandezek. Muralean agertzen bide emakumeek ordezkatzen duten elkarrizketa "gizartean dagoen elkarrizketa da", dagoeneko existitzen den elkarrizketa bat eta politikaren, erakundeen eta Legebiltzarraren eremuan proiektatzea beharrezkoa dena, ziurtatu du Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.
Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandez Bilboko Udalak antolatutako ekitaldi batean izan da, eta, bertan, bakearen eta bizikidetzaren kultura aldarrikatu dute. Udalaren iritziz, ekitaldi horrek, Salbeko zubiko Giltza bat horma-irudiarekin batera, Indarkeriaren Ezaren eta Bakearen Eskola Egunaren oroitzapenaren abiapuntua da. Bihar ospatuko da hori, eta hainbat jarduera antolatu ditu horretarako Bakeola elkarteak. Bilboko Udaleko kideek parte hartuko dute topaketa horretan, alkatea buru, bai eta hainbat gizarte-eragilek ere.
-
-
2014.eko urtarrilak 31
el 29 enero de 2014 / el Ayuntamiento de Bilbao en colaboración directa con el Gobierno vasco y la Dirección de Atención a las Víctimas del Terrorismo, inauguran en el Puente de La Salve un mural por la "Paz" CONTRA los derechos legítimos del Proyecto muro ekhum.
el Premio a la "transparencia" al Ayuntamiento y la Plataforma del Gobierno vasco Irekia / “Gobierno Abierto” OCULTAN un atropello con pruebas manifiestas.conócelo y decide..! http://t.co/yeRnwqZo8x