Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.614,5 orduko lanaldia ezarri du, eta aldi baterako ezintasuneko kasuen osagarriak hobetu ditu. (2014-01-28(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urtarrilak 28

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak onartzeko dena.

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako 2014ko lanaldia zehazten duena.

LABURPENA

Euskadiko Herri Administrazioko ia 70.000 langileek 4 egun libre izango dituzte 2014an, iaz baino bat gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langile publikoen aldi baterako ezintasun kasuetarako eta baimen jakin batzuetarako ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen Dekretua onartu du gaur.

Horrela, Euskadiko Herri Administrazioko ia 70.000 langileen ordainsari-osagarriak horrela geratuko dira:

Lehen egunetik hirugarren egunera, % 50 kobratuko dute beti. (Gaur egun, lehen bajan bakarrik kobratzen dute hori).
Laugarren egunetik hogeigarren egunera, % 75 kobratuko dute baja guztietan.
Hogeita batgarren egunetik aurrera, % 100 kobratuko dute. (gaur egun 45. egunetik aurrera soilik kobratzen dute % 100)

Gainera, ondorengo kasuetan, herri-administrazioko langileek ordainsarien % 100a kobratuko dute beti:

Erditze, adopzio, harrera, aitatasun, haurdunaldiko arrisku edo edoskitzaroko arriskuekin lotutako baimenak hartzen dituztenean.
Aldi baterako ezintasuna laneko gertakizunen ondoriozkoa denean.
Haurdunaldi-egoerak zuzenean eragindako aldi baterako ezintasun prozesuetan.
Ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgiko bat egitea eragiten duten gertakari arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasun prozesuetan.

Dekretu honetan aurreikusitako ehunekoek edo osagarriak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako aldi baterako ezintasun egoerei lotuta ordainduko dira.

LANALDIA

Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako 2014ko lanaldia zehazten duen Dekretua ere onartu da.

Euskadiko Herri Administrazioko langileen urteko lanaldiak 2013ko ordu berak izango ditu 2014an: urteko 1614,5 ordu. Kopuru horri norberak hartzeko egunak, lan-ordutegiaren barruan funtzionarioen eskubideko atseden-guneak, bestelako baimenak... kendu behar zaizkio.

Ildo horretatik, Euskal Herriko Administrazioko langileek 4 egun librerako eskubidea izango dute, 2013an baino bat gehiago; guztira 30 ordu urtean.
Urteko ordu horiek asteko lanaldian zer-nola banatuko diren eta langileek zer ordutegi izango duten Euskadiko Herri Administrazioko mahai sektorialetan negoziatu beharko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau