Berriak Lehendakaritza
Eu

Osakidetzak milioi bat euro inguru inbertitu du Bilboko Areilza Doktorea anbulatoriorako erresonantzia ekipo berri batean

2014.eko urtarrilak 29
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Osakidetzak hazten jarraitzen duela, 2020 Osasun Planari eustsiz. Gaur milioi euroko inbertsioa izan duen ekipamendu berria aurkeztu du Jaurlaritzak, erresonantzia magnetikoko ekipoa alegia. Puntako teknologiadun ekipoa da eta Lehendakariak azaldu duenez, makina honen helburua da pertsonenganako arreta eta zerbitzua “eskuragarriago” hurbilago izatea, zazpi egunetan irekita egongo baita. Pertsonengan oinarritutako zerbitzu publiko eta unibertsalean inbertitzen jarraitzen dela ziurtatu du Iñigo Urkuluk.

Lehendakariak eta Osasun sailburu Jon Darponek Bilboko Areiltza Doktore kaleko anbulategia bisitatu dute erresonantzia magnetikoko ekipo berria aurkezteko. Azken teknologiaz hornituta, jauzi kualitatiboa ekarriko du irudi-kalitateari, azterketa-azkartasunari eta pazientearen erosotasunari dagokienez. Basurto (Bilbo) eta Gurutzeta eta San Eloy (Barakaldo) ospitaleetako eragin-esparruko paziente ibiltarien eta ospitaleratuen diagnosi-beharrei erantzungo die.

Erresonantzia magnetikoko ekipo hori berritzea era horretako ekipoak etengabe berritzeko eta eguneratzeko prozesuaren barruan sartzen da, horrelako probak egin behar dituzten pazienteei emandako arreta hobetzearren betiere. Zehazki, Donostia Unitateko beste ekipo bat berritzea aurreikusita dago 2014rako, bai eta hainbat ekipo eguneratzea eta modernizatzea ere Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian.

Basurto (Bilbo) zein Gurutzeta eta San Eloy (Barakaldo) ospitaleetako eragin-esparruko paziente ibiltari eta ospitaleratu batzuen diagnosi-beharrei erantzungo die Bilboko ekipo berriak. Astean ia 280 paziente igaroko dira ekipo berri horretatik; izan ere, erresonantzia-unitateak asteko zazpi egunetan lan egiten du, goizeko 7etatik gaueko 10:30era arte, etenik gabe. Erradiodiagnostikoan espezializatuta dauden lau sendagile daude lantaldean, bai eta erradiologiako hainbat teknikari ere; horietaz gain irudi bidezko diagnostikoaren alorrean esperientzia handia duten langile laguntzaileak ere badaude, etengabeko prestakuntza-prozesuan murgilduta. Horri guztiari esker, teknologia sofistikatu horren baliabideak ahalik eta gehien balia daitezke, eta errendimendurik handiena ateratzen zaio hain garestia den teknologiari.

Irudi-kalitate, azterketa-azkartasun eta pazientearen erosotasun handiagoa

Ekipo berriak (Siemens enpresaren Magnetom Essenza) 1,5 teslako iman bat du, eta irrati-maiztasuneko 16 kanal; horien bitartez 4 antena ere konekta daitezke aldi berean, bai eta gehienez 48 elementu ezberdin ere. Horrek guztiak nabarmen handitzen du irudiaren kalitatea, eta esplorazio-denborak murrizten.

Ezaugarri horiek jauzi teknologiko oso handi bat dakarte ordezten duen ekipoaren aldean. Softwarearen azken bertsioari esker, orobat, aurreko ekipoek baino aplikazio estandar eta aurreratu gehiago eskaintzen ditu.

Ekipo berriak burutik oinetarako edozer organo aztertzea ahalbidetuko du; izan ere, ekipamendu gehigarri zabala du (burezur eta lepoa, bizkarrezurra, gorputza, gorputz-adarrak eta belauna), bai eta antena sofistikatu batzuk ere angiologia periferikoa zein eskumutur, orkatila eta bularreko bereizmen handiko azterketak egiteko. Gaur egun erabiltzen diren teknikarik konplexuenetarako beharrezko softwarea du (besteak beste, difusio edo perfusioko azterketak, angiografia denbora errealean eta kontraste bidezko azterketa dinamikoak egiteko); horretaz gain, hobekuntza nabarmena ere badakar ohiko azterketen irudi-kalitateari dagokionez.

Pazienteko tunel ultralaburrak (147 cm eta ertz irekiak ditu), halaber, klaustrofobia-sentsazioa txikiagotzen du, azterketa asko burua imanaren barruan sartu gabe egin baitaitezke.

Azkenik, kalitate handiko gradienteen sistemak, pantailatze aktibodunak, AudioConfort sistema ere badu, eta zarata nabarmen murrizten da irudiak hartzeko orduan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilak 29

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Laz1988L
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emfundazioa: “@alfrealday: Osakidetza invierte en nuevo equipo Resonancia Magnética en ambulatorio Dr. Areilza en #Bilbao #salud http:/…

  • @mglarragan
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Osakidetza invierte en un nuevo equipo de Resonancia Magnética en el ambulatorio Dr. Areilza en Bilbao (OSATEK) http://t.co

  • @mikel_franco
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @emfundazioa: “@alfrealday: Osakidetza invierte en nuevo equipo Resonancia Magnética en ambulatorio Dr. Areilza en #Bilbao #salud http:/…

  • @emfundazioa
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    “@alfrealday: Osakidetza invierte en nuevo equipo Resonancia Magnética en ambulatorio Dr. Areilza en #Bilbao #salud http://t.co/YJViQgnANd

  • @alfrealday
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza invierte en un nuevo equipo de Resonancia Magnética en el ambulatorio Dr. Areilza en Bilbao (OSATEK) http://t.co/RiAgFOtzq4

  • @alfrealday
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BER] @osakidetzaEJGV -k milloi bat inguru inbertitu du Areilza anbulatoriorako erresonantzia ekipo berri batean ► http://t.co/

  • @vldani
    2014.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BER] @osakidetzaEJGV -k milloi bat inguru inbertitu du Areilza anbulatoriorako erresonantzia ekipo berri batean ► http://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)