Berriak
Eu

120 zuhaitz berri baino gehiago ibaiertzak finkatzeko Gobela Ibaian, Berangon.

2014.eko urtarrilak 27

Gaur goizean CEIP Berango-Merana HLHI lehen hezkuntzako 6. Kurtsoko 31 ikaslek 120 zuhaitzetik gora landatu dituzte Gobelako ibaiertzetan, Berangoko Moreaga eremuan. Aukeraturiko zuhaitzak lizarrak, sahatsak eta haltzak izan dira , ibai ertzak finkatzeko duten ahalmenagatik.

Landaketak hasi aurretik, ibaiertzeko landarediaren garrantzia zertan datza jakinarazi zaie. Mintzagai izan dute ibaiertzetako landarediak ibai ertzak finkatzeko eta uraren higidura murrizteko duen ahalmena. Baita uraren tenperatura moteltzeko ahalmena edota espezie anitzentzat babeserako eta ernaltzeko gotorleku izateko ahalmena ere.

Berangoko Alkatearen hitzetan "URAk eskainitako ekimen hau aukera paregabea da hiritarrek uler dezaten ibaiertzetako landarediak zenbateko garrantzia duen ertzak finkatzeko".

Landaketetan parte hartu dute ikastetxeko ikasleek ere ekarpenak egin dituzte:

"Orain lizarrak, sahatsak eta haltzak bereizten badakigu. Behintzat halaxe uste dugu. Hasten direnean, ziur hobeto bereiziko ditugula!.

"Izugarri gustatu zait zuhaitzak landatzea". "Gehien gustatu zaiguna bi futbol pilota aurkitzea izan da". "Landatu ditudan zuhaitzen altuera neurtzen ikasi dut". "Nik ere sustraiak neurtu ditut".

URAk Berangoko Udalari eskertu nahi dio ekimen hau aurrera eramateko izan duen harmen beroa, eta Berangoko CEIP Berango-Merana HLHI-ari parte hartzeagatik.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arantzatxu
    2014.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Bioestrategia: Más de 120 nuevos árboles afincadores en las márgenes del Río Gobela en Berango vía @irekia http://t.co/ue61HYv4EC

  • @Rosses_Dark
    2014.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Bioestrategia: Más de 120 nuevos árboles afincadores en las márgenes del Río Gobela en Berango vía @irekia http://t.co/ue61HYv4EC

  • @Bioestrategia
    2014.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    Más de 120 nuevos árboles afincadores en las márgenes del Río Gobela en Berango vía @irekia http://t.co/ue61HYv4EC

Komunikabideek behera kargatzeko