Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak eta Sindikatu Medikuak langileak erretiratzeko adina atzeratzeko akordioa lortu dute

2014.eko urtarrilak 27

Hitzarmen horri esker, nahi duten profesionalek 67 urtera arte atzeratu ahalko dute erretiro-adina

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren arabera, « Akordioa oso positiboa da eta sindikatu-negoziazioetako aurrerapausoa suposatzen du»

Gaur goizean, beste bilera bat egin du sektorekako mahaia Osakidetzaren egoitza nagusian. Horretan, Osakidetzak eta sektoreko indar sindikal nagusietako batek, Sindikatu Medikoak, akordio bat lortu dute.

Akordioari esker, boluntarioki eskatzen duten profesionalek 67 urtera arte atzeratuko dute erretiroa. Bestalde, neurria erabili nahi ez dutenak 65 urterekin erretiratu ahalko dira, orain arte bezala. Gainera, EHUko irakasleak 70 urtera arte aritu ahalko dira lanean, orain arte bezala.

Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunek hitzarmen onuragarria dela nabarmendu dute, ibilbide luzea duten profesionalen esperientzia baliatzen jarraitzeko aukera emango digulako. Halaber, lehen akordioa «aurrerapauso garrantzitsua da, azken urteetan ez baita inolako akordiorik lortu sindikatuekin inolako alderditan». Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunek honen bidez beste sindikatuekin ere adostasun-bide berriei heltzea espero dute.

Goizean lortu duten hitzarmena aste honetan berretsiko du Osakidetzako Administrazio Kontseiluak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 27a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau