Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak portuetako seinaleak berrituko ditu, gehiago iraun dezaten eta mantentze-kostuak txikitzeko

2014.eko urtarrilak 25

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetako kartelak eta seinaleak berritzen ari da, baita horien diseinua sinplifikatzen ere. Hain zuzen ere, zerbitzuak, bainatzeko mugak eta nabigatzeko baldintzak adierazten dituzten kartelak dira.

«Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordetzak beharrezkotzat jo du irizpideak bateratzea, seinaleak sinpletzea, errazago ikusi eta interpreta daitezen, eta nabigazio eta erabiltzaileen beharretara egokitzea», azaldu du Almudena Ruiz de Angulo Azpiegituren zuzendariak.

Bizkaiko zenbait portutako (Ea, Mundaka, Plentzia, Elantxobe, Armintza, Ondarroa, Lekeitio eta Bermeo) eta Gipuzkoako portuetako seinaleek 1.500 X 1.200 mm neurtzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako logotipoa eta web helbidea ez ezik, hainbat informazio ere biltzen dute: portuaren izena, ematen dituen zerbitzuak -garabia, ura, amarradura, atoi arrapala, informazio puntua, bideo bidezko segurtasun zaintza, argi hartuneak-, bainatzeko mugak eta debekuak, arrantza, abiadura, sakonera, ibilgailuak eta pertsonak uretara erortzeko arriskua, karga-guneak, jarduera handiko eremuetan erortzeko arriskuak eta portuko jarduera, besteak beste.

Euskadiko portuetako kartelak Atlantikoko Europan erabiltzen direnen antzekoak dira: intuitiboak eta egokiak, metalezko oinarriarekin eta Bizkaiko golkoko baldintza meteorologiko gogorrei eusteko diseinatuta daude.

«Arrantza-, merkataritza- eta kirol-portuak jarduera jakin batera zuzenduta daude, eta horregatik, zenbait zaintza behar dituzte. Hondartzak bainatzeko eta aisialdiko jardueretarako dira, horregatik dagokien kudeaketak eta mugak dituzte», adierazi du Almudena Ruiz de Angulok.

«Zorionez, erabiltzaile gehienek badakite baldintza gutxi horiek espazioen aprobetxamendu eta erabilera onena bermatzen dutela», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)