
Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako Giza Eskubideak jarraitzeko ordezkaritza batean parte hartuko du
Giza eskubideekiko konpromisoagatik jazarri eta mehatxatu zituztelako Euskadin hartu zituzten pertsonen egoera ezagutzeko joango da ordezkaritza herrialde horretara.
Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok parte hartuko du Kolonbiako giza eskubideak jarraitzeko ordezkaritzan. Datorren astean joango da herrialde horretara Euskadin hartuta egon diren pertsonak itzultzeko fasea aztertzeko; giza eskubideekiko konpromisoagatik haien herrialdean pairatzen zituzten jazarpena eta heriotza-mehatxuak zirela-eta hartu zituzten Euskadin.
Ordezkaritza hainbat talde eta erakunderekin bilduko da urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra bitartean, Kolonbiara itzuli ondoren pertsona horiek eta haien erakundeak nola dauden bertatik bertara ezagutzeko; halaber, haien komunitateak eta erakundeak pairatzen ari diren giza eskubideen urraketak ere salatuko ditu ordezkaritzak. Hartarako, Cauca departamenduko hainbat udalerritara eta Bogotara bidaiatuko du ordezkaritzak, komunitate indigenekin, giza eskubideen arloko erakundeekin zein lankidetza-agentziekin bilerak egiteko. Horretaz gain, Kolonbiako herri-erakunde batzuekin biltzea ere aurreikusita dute; hartutako pertsonen erakundeek dituzten aldarrikapen nagusiak helaraziko dizkiete horiei.
Bisita horien emaitza txosten batean jasoko da; berau Kolonbia, Espainia eta Euskadiko erakundeei bidaliko zaie.
Eusko Jaurlaritzak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, bultzatu duen Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko programaren barruan sartzen da ordezkaritzaren bidaia. Giza eskubideen defentsarekiko konpromisoa dela-eta jatorrizko herrialdeetan mehatxuak edo jazarpena pairatzen dituzten erakunde edo gizarte-mugimenduetako pertsonei harrera egitea du helburutzat aipatutako programak. Giza eskubideen aldeko Kolonbiako hiru ekintzaile hartu berri ditu Euskadi-CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeak gure herrialdean, erakunde hori arduratzen baita programa kudeatzeaz.
Honako kide hauek ditu Kolonbiara bidaiatuko duen ordezkaritzak:
EUSKO JAURLARITZA
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako teknikariak
EUSKO LEGEBILTZARREKO GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEko kideak
KOLEKTIBA COLOMBIA
CEAR-Euskadi
Paz con Dignidad
HAUTAKETA BATZORDEA
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
HEGOA
-
2014-01-29
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco integra una delegación de seguimiento de los DDHH en Colombia. http://t.co/Nt86dhBWih -
2014-01-29
Comentario de Twitter:
En la delegación vasca de seguimiento de los DDHH en Colombia en representación del Foro@ http://t.co/uuyRx3R5OJ -
2014-01-25
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco integra una delegación de seguimiento de los DDHH en Colombia. http://t.co/Nt86dhBWih -
2014-01-25
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco integra una delegación de seguimiento de los DDHH en Colombia. http://t.co/Nt86dhBWih

