Berriak
Eu

“Vascos en Buenos Aires” liburua Euskadin aurkeztu da

2014.eko urtarrilak 24

Buenos Aires Hiriko Giza Eskubideen eta Aniztasun Kulturalaren Idazkariordeak, Claudio Avrujek, "Vascos en Buenos Aires" izeneko liburua aurkeztu du Euskadin. Ehun lagun baino gehiago hurbildu dira urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an, hurrenez hurren, Baionan, Donostian eta Bilbon egin diren aurkezpenetara, Euskadik Argentina - Mercosurren duen Ordezkaritza eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik egin direnak. Azken honen zuzendariak, Asier Vallejok, "liburua euskaldun ez direnek gu hobeto ezagutzeko idatzita dagoela" azaldu eta "Buenos Airesen 2013ko abenduaren 4an egin zen aurkezpena arrakasta handia" izan zela nabarmendu du.

Claudio Avrujek "Buenos Airesetik 11.000 kilometrotara liburua aurkezteko aukera izatea" eskertu du eta "euskal komunitatea hiriko garrantzitsuenetarikoa" dela azpimarratu du. Ez da harritzekoa Eusko Jaurlaritzaren erregistroan onartuak dauden 187 Euskal Etxeetatik, 84 Argentinan daudelako eta hauetatik hamaika hiriburuan bertan. Ekitaldietan Avrujek Buenos Airesen dauden 50 gizataldeekin egiten diren politikak eta programak azaltzeko aukera ere izan du eta "nortasunen mosaikoa" lelopean antolatzen direnak. Azpimagarrienak "Inmigrantearen Eguna", "Aniztasunaren Aldeko Antzerkia" eta liburu bilduma hau, hiriaren eskoletan banatuko dena; besteen artean, Libano eta Japoneko gizataldeek euren liburua dute. "Buenos Aires Celebra" ezin da ahaztu, ekimen honekin Maiatzaren Hiriburua (Avenida de Mayo), hiriko oso kale garrantzitsua dena, ixten baita egun kulturala bat antolatzeko, bakoitzean gizatalde bat protagonista delarik. Euskal komunitatea egun honen ardatza bi aldiz izan da eta berriro izango da 2014ko maiatzaren 11n.

Euskadik Argentina - Mercosurren duen Ordezakariak, Sara Pagolak, liburuaren edukia azaldu zuen, hiru zatitan banatzen dena: euskal gizartearen islada, Argentinako euskaldunen historia eta Buenos Aireseko Euskal Etxeen antolakuntza. Pagolak goraipatu zuen "ezin dela ahaztu Buenos Aireseko bi sortzaileak, Pedro de Mendoza eta Juan de Garay, euskal jatorrikoak zirela eta gaur egun ere 'palabra de vasco' esamoldea akordio bat sendoa dela bermatzeko erabiltzen dena".

Aurkezpenetan Argentinan bizi izandako pertsonek parte hartu dute, itzuli zirenak, hauen senideak, baita euren ondorengoak ere; hauek eztabaida sortu, gaiaren inguruan hausnartu eta euren bizipenak partekatu zituzten. Ekitaldietara euskalgintza eta euskal kulturaren eragileak gerturatu dira, esate baterako Eusko Ikaskuntzakoak, eta erakundeetako ordezkariak, Eusko Jaurlaritzaren Bozeramailea den Josu Erkoreka edo Iñaki Anasagasti senataria, euskal diaspora ondo ezagutzen dutenak.

"Vascos en Buenos Aires" liburuaren bertsio digitala, esteka honetan lor daiteke:

http://www.euskaletxeak.net/images/stories/libro_vascos_en_buenos_aires.pdf

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikelaliz
    2014.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Vascos en Buenos Aires” liburua Euskadin aurkeztu da. http://t.co/We6eruURpI

  • @jorgenavos
    2014.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Claudio Avruj ha presentado el libro "Vascos en Buenos Aires" en Euskadi. http://t.co/th9htNFa6c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Argitxu Camus-Etchecopar, Jean-Claude Larronde, Xabi Payá, Joseba Etxarri