Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak kontsumo berdea eta biodibertsitatearen babesa sustatuko ditu Berdeago 2014en

2014.eko urtarrilak 23

• Durangon egingo den azokak bihar, hilak 24, irekiko ditu ateak

Modu arduratsuan kontsumitzea, biodibertsitatea babesteko gakoak eskaintzea eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikaren lehentasunak ezagutaraztea, horiek dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren helburuak urtarrilaren 24tik 26ra Durangon egingo den Berdeago jasangarritasunaren Euskadiko azokaren bigarren ediziorako helburuak.

Erakustazoka jendeari irekitzeko ekitaldian izango da Josean Galera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea. Adierazi duenez, «euskal gizarteak duen ingurumen-ardura maila handiaren erakusgarri da gisa honetako ekitaldiek izan ohi duten harrera ona».

«Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik zazpik ingurumena babesteko ahalegin berezia egin ohi dute, Euskadiko ekobarometro sozialaren arabera», azpimarratu du Galerak.

2014ko Berdeagok, Landako Guneko pabilioiaren 4.200 metro koadroak beteko dituenak, mugikortasun jasangarria eta etxebizitzen eraginkortasuna izango ditu ardatz, eta berritasun gisa, hondakinei eta berrerabilerari ere tarte handia eskainiko die.

Tailerrak, hitzaldiak eta standak direla medio, Berdeago 2014ren helburua bisitariak energia aurrezteari, energia berriztagarriei eta energia-eraginkortasunari buruz kontzientzia da. Horretarako, azokaren egitarauak herritarren partaidetzarako eta konplizitaterako aukera emango du, energiaren aurrezkiarekin loturiko jokabideak zabaltzeko.

Arrakasta
Berrogeita hamar enpresak baino gehiagok baieztatu dute jasangarritasunaren euskal azokan egongo direla, tartean Lauhaus, Lasian, Eki Energia, Energiaren Euskal Erakundea (EVE), Giroa, Renault edo IK4 Azterlan. Antolatzaileek 10.000 bisitari hartzea espero dute, era horretan, teknologia eta jokabide jasangarriak sustatzeak ematen dituen aukera ekonomiko eta sozialak bertatik bertara ezagutzeko.

Erakusketa-guneaz gain, Berdeagok hitzaldi sorta bat eskainiko du; esaterako, EHUren Energia Berriztagarrien gradua, etorkizun hurbileko mugikortasuna edo egungo energia-eredua izango dira hizpide. Gainera, gazteenek, 5 eta 18 urte artekoek, azokaren gaiari lotuta antolatu diren tailer praktikoetan parte hartzeko aukera izango dute.

2013an sortu zen Berdeago Oñatiko Unibertsitateko Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduko bost ikasleren ekimenez, hainbat erakundek lagunduta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durango Udalak. Lehen edizioan 38 enpresak parte hartu zuten, Euskal Herriko eta Mondragon Unibertsitateez gain. Horiez bestela, bertan izan ziren teknologia- eta ikerketa-zentroak, energia-zerbitzuetako enpresak, energia berriztagarrien enpresa instalatzaileak eta auto-ekoizleak. Energia aurreztean eta energia berriztagarrietan interesatutako 6.000 bisitaritik gora hurbildu ziren, energia-aurrezkiaren arloko teknologia berriak eta jokabideak ezagutzeko aukera izan zutenak.

 

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014.eko otsailak 18

    Pilar: Le agradecemos atentamente sus aportaciones y el esfuerzo realizado en trasmitirnos el sentir de la ciudadanía. El aprovechamiento al que usted refiere de los recursos y la mejora de la eficiencia de los mismos es fundamental para garantizar el crecimiento y el empleo en Europa, y en mayor grado en Euskadi dada nuestra alta dependencia del exterior. Se estima que la industria puede generar un ahorro del 20-30% en sus costes a través de impulsar la eficiencia de los recursos.

    Entre los objetivos establecidos en la presente legislatura por el Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco destaca avanzar hacia una economía verde y competitiva en Euskadi. Un factor esencial para este objetivo es el aumento de la productividad y la eficiencia de los recursos empleados.

  • @jeromero77
    2014.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/6kgeasojeg

  • @Torremadariaga
    2014.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en... http://t.co/vPKkn9VCh2

  • 2014.eko urtarrilak 24

    Se debería impulsar una marca made in Euskal Herria para informar al consumidor de que el producto que compra está producido en Euskal Herria. Y no sólo me refiero a los productos agrícolas que se pueden comprar en los mercados. También se debería impulsar la venta de prendas de vestir en los mercados -sustituyendo poco a poco las masas de productos foráneos elaborados con sustancias tóxicas- diseñadas y producidas en Euskal Herria. El Museo Balenciaga podría poner su granito de arena para que modistos y modistillas jóvenes hiciesen colecciones que podrían dar a conocer en los mercados. Si lograsen crear una cartera de clientes, podrían continuar con el negocio como los emprendedores quisiesen.

    El consumo de productos autóctonos es el más ecológico porque el transporte del mismo contamina menos el medio ambiente.

  • @Elarrako
    2014.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/8b58vlI3uo

  • @raulrpintado
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/6kgeasojeg

  • @pnvbarakaldo
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/hYbX2j0N3r

  • @Bioestrategia
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 vía @IngurumenEJGV http://t.co/Z9hbzJKPHY

  • @Torremadariaga
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak kontsumo berdea eta biodibertsitatearen babesa sustatuko ditu Berdeago 2014en http://t.co/cQQyNCqC5e

  • @XabiGV
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/6kgeasojeg

  • @mrbatalla
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/6kgeasojeg

  • @MgcMarta
    2014.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: El Gobierno Vasco fomentará el consumo verde y la protección de la biodiversidad en Berdeago 2014 http://t.co/6kgeasojeg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)