Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak SICTED diplomak eta sariak zein Turismo Kalitateko Q ziurtagiriak emateko ekitaldia babestuko du gaur Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiak eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak bertan parte hartuta

2014.eko urtarrilak 23

Fiturreko jarduera nagusien artean Gasteiz Gastronomia Hiriburu gisa eta Getxo Kirolaren Hiriburu gisa aurkeztuko dituzte, besteak beste; igandera arte egongo dira sustapen-ekitaldiak


Eusko Jaurlaritzak Euskadi sustatzeko jarduera jarraituko du 2014ko Fitur azokan; hala, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Turiskoko zuzendari Mertxe Garmendiak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak bertan parte hartuko dute hainbat ekitaldi babesteko; hona hemen nagusiak:

GAUR, URTARRILAK 23

• 10:00etan. SICTED Helmugen Kalitate Turistikoaren Sistema Integralaren Turismo Sarien IV. edizioko sariak emateko ekitaldia.
• 11:00etan. GETXO KIROLAREN HIRIBURUA 2014 prentsaurrekoan aurkeztea.
• 12:00etan. Turismo Kalitateko urteko Q ziurtagiriak emateko ekitaldia. 2013KO Q SARIAK.
• 12:30ean. GASTEIZ GASTRONOMIA HIRIBURUAren prentsaurrekoa.

SICTED Turismo Sarien IV. edizioan, sariak, Euskadiri dagokionez, Arabako Errioxak eta Donostiak eskuratuko dituzte, 2. helmuga finalistaren saria eta kudeatzaile onenaren saria jasoko baitute, hurrenez hurren. Ekitaldi berean, gainera, Gorbeialdea eta Arabako lautada eskualdeek SICTED diplomak ere jasoko dituzte; izan ere, turismo-helmuga horiek turismo-kalitateko sistema horretan sartu dira 2013an, eta bertako enpresei eta turismo-establezimenduei «Kalitate Turistikoaren Konpromisoa» bereizgarria eman diete lehen aldiz.

Turismo-kalitateko Q ziurtagiriak, berriz, bi ordu geroago izango den ekitaldian emango dizkiete ziurtagiria eskuratu edo berritu duten Euskadiko 32 enpresari. Honako enpresa hauei zehazki: La Casa Vieja nekazaritza-turismoko etxea, Mundaka apartamentuak, Ibañez De Bilbao erretegia, Azurmendi Enea SL, Iturri-Ondo taberna-jatetxea, Barceló Costa Vasca ****, Bilbao Convention Bureau, Bodega Donostiarra, Bodegas Ysios, Jesuskoa landetxea, El Embrujo De Bilbao, Leioako Ostalaritza Eskola, Gatzarri SL, Getxoko Turismo Bulegoa, Gran Hotel Puente Colgante hotela ***, Hotel de Londres y de Inglaterra hotela ****, Eguren Ugarte hotela, Urune Goikoa hotela **, Kata.4, Mikel Uria Jatetxea, Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa, Gasteizko Turismo Bulegoa, Zarauzko Turismo Bulegoa, Valderejoko Natura Parkea, Gorlizko hondartza, Andra Mari jatetxea, Araba jatetxea, El Txakoli jatetxea, San Sebastián Tourist Info, Segurako Turismo Bulegoa, Troka Abentura SL, Zeraingo Turismo Bulegoa.


Asteburuko jarduerak
Zenbait sustapen-jarduera programatu ditu Eusko Jaurlaritzak astebururako, orduan izaten baita feria azken erabiltzaileei (madrildarrei, hain zuzen) irekita; jarduerotan hauek nabarmentzen dira:

«Euskadirako joan-etorriak» saltzeko edo merkaturatzeko gune bat egongo da, iaz egon zen moduan: Euskadiko 6 bidaia-agentzia hartzailek merkaturatuko dituzte esperientziak, aparteko prezioan. ASTEBURU OSOAN eta EGUN OSOZ.

Txotxongilo-tailerra Tolosako Txotxongilo Museoaren eskutik. ASTEBURU OSOAN, LARUNBAT ETA IGANDEAN, 11:00ETATIK AURRERA. ETA IGANDEAN AZKEN TAILERRA 15:00ETAN.

Harri-jasotzaileak: Zelai eta Mallabiako Harri-jasotzaileen Eskolako 2 ikasle. Erakustaldia; harria jasotzeko probak egin ahal izango dituzte bertaratutakoek.
LARUNBATA: 11:00etan, 13:00etan, 16:00etan.
IGANDEA: 10:00etan, 13:00etan, 15:00etan.

Magialdia: Magia-trukoak. ASTEBURU OSOAN eta EGUN OSOZ.

Saskibaloia: Saski bat egongo da, saskibaloiko mitoa den Fernando Romay jokalariak parte hartuta. Autografo-sinadura. LARUNBAT ARRATSALDEKO 18:30EAN.

Moda-desfilea «Balenciaga ospetsuaren oinordeko» diren lau euskal moda-sortzailerekin: Carlos Díez, Alberto Sinpatrón, María Clé....LARUNBATEKO 17:00 ETA 18.00ETAN.

Lehiaketa-auto baten erakusketa. 3 Formulako Igor Urien euskal pilotu gaztea ere egongo da; kirol-sari asko ditu gazte horrek. Autografoak sinatuko ditu larunbatean. LARUNBAT ETA IGANDEAN; PILOTUA DENBORA OSOAN EGONGO DA.

Euskadiko kale eta plazetako asteburuko giroa birsortzea. «Pintxo-potea» Euskadiko standaren tabernan asteburu osoan. Euro 1ean salduko dira, eta bildutako diru guztia GKE bati emango zaio. ASTEBURU OSOAN eta EGUN OSOZ.

Egun profesionaletako jarduerak:

Asteazkena, 2014ko urtarrilak 22 13:30ean. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Euskadiren standa inauguratuko du.

Osteguna, 2014ko urtarrilak 23, 11:00etan.
«Getxo, Kirolaren 2014ko Europako Hiria»ren aurkezpena Euskadiren standean.

Osteguna, 2014ko urtarrilak 23, 16:00etan.
«Gasteiz, 2014ko Gastronomia Hiriburu Nazionala»ren aurkezpena Euskadiren standean.

Osteguna, 2014ko urtarrilak 23, 17:00etan.
Añanako Gatz Haranaren Kultura Paisaiaren hautagaitza aurkeztea 2014ko Unescoren Munduko Ondare izateko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)