
Euskadiko delinkuentzia bi mila delitu eta faltatan murriztu da 2013an
Arau-hausteak zigor moten arabera banakatuz gero, hilketak 13 izan dira (12 izan ziren aurreko urtean), eta guztiak argitu ditu Ertzaintzak bat izan ezik.
Ondarearen aurkako delituak eta faltak –haien barruan lapurretak, ebasketak eta kalteak daude, eta delituzko jardueraren % 70 inguru izan ohi dira– 65.152 izatetik 64.190 izatera igaro dira, eta bereziki nabarmentzekoa da indarra erabiliz egindako lapurreten % 29ko beherakada.
Lesio-delituak eta pertsonen aurkako faltak, berriz, 12.312tik 12.161ra igaro dira; droga-trafikoarekin zerikusia dutenak 306tik 259ra; orden publikoaren aurkako delituak 1.298tik 1.217ra (2009an hasitako beheranzko joerari eutsi zaio), eta alkoholemiak 1.792tik 1.532ra igaro dira. Genero-indarkeriako delituek izandako murrizketa ere nabarmendu beharra dago (3.841etik 3.733ra), behera egin duten lehen aldia baita sistematikoki zenbatzen direnetik.
Lurraldeei dagokienez, Arabak izan du balantzerik onena –arau-hauste penalak 13.748tik 12.813ra murriztu dira–; ondoren Gipuzkoak –23.860tik 23.104ra–, eta azkenik, Bizkaiak –53.045etik 52.901era–.
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean agertzea eskatu du, iaz egin zuen moduan, 2013ko delitu eta falten urteko txostenaren berri emateko.
-
2014-05-14
Comentario de Twitter:
Euskadiko delinkuentzia bi mila delitu eta faltatan murriztu da 2013an http://t.co/pzbhBL4t3W -
2014-01-23
Comentario de Twitter:
La delincuencia en Euskadi disminuye en casi dos mil delitos y faltas en 2013... http://t.co/duRmkQIcfA -
2014-01-23
Comentario de Twitter:
La delincuencia en Euskadi disminuye en casi dos mil delitos y faltas en 2013 http://t.co/aH1kycZxxx